Arkeolab

Tailer honek aukera ematen digu egun batez benetako arkeologo bilakatzeko. Jarduerari hasiera emateko simulatutako aztarnategi arkeologiko bat induskatzen da eta, zorte pixka batekin, zeramika hondakinak, hezurrak edo txanponak aurkituko dira.

Baina benetako ikerketa lana laborategian hasten da, hara joaten garenean aurkitutako pieza bakoitza aztertzera, katalogatzera eta interpretatzera.

  • Norentzat: haurrak, familiak.

  • Partaide kopurua: 8-12 lagun.

  • Adina: 8-12 urte.

ARKEOLAB FAMILIARRA

6 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua

Larunbatero goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Tailer honek familian arkeologiaz gozatzeko aukera ematen digu. Ibilbide arkeologiko hau, bisita gidatua izatetik urrun, familientzako jarduera autonomoa da, non txikiek, beren senide helduen laguntzarekin, museoko harreran ematen den dosier-gidan proposatutako urratsak jarraituko dituzte.

Aldez aurretik erreserba egin behar da

Jarduera amaitzean, familiek beren arkeologia-dosierra eraman ahal izango dute, aurkikuntzak aurkitzeko trebetasunaren benetako egiaztapena. 

Tarifa: 5,00 € parte hartzile bakoitzeko