Erromatar Hiria Museoa

Antzinako Oiasso erromatar hirian sartzeko atea da Museoa. Bisitariak Xantalen nekropolia eta Irugurutzeta meatzeak ezagutzera hurbildu daitezke.

Egungo Irungo zorupean ezkutatua dago Oiasso erromatar hiria. Bidasoa ibaiaren bokalean, Hispania eta Akitaniaren arteko mugan, Oiasso baskoien portua izan zen antzinaroan. Erromatar Inperioaren garaian komunikazio eta merkataritza zentro garrantzitsu bilakatu zen Hispaniako iparraldean, Tarraconensis probintziaren barnean.