Batxilergoa

Curriculumaren helburuetara eta irakasgai espezifikoetara egokitzen dira programak (Latina, Kultura Klasikoa, etab.). 

1. Oiasso museoa + Xantalengo nekropolia 

Proposamen honek Museoko bildumaren bisita eta in situ kontserbatutako aztarnategi arkeologiko batena (Xantalengo nekropoli edo hilerriarena) konbinatzen ditu. Xantalengo nekropolia 2.000 urtean baino gehiagoan erabili da leku sakratutzat, jarraituki, eta, bisitaren bidez, historian zehar hiletetarako eta kulturako baliatu den leku baten bilakaera ulertuko dute ikasleek.

Iraupena: Bi ordu
Toki kopurua: 8-25 ikasle

2. Oiasso museoa + “Erroma eta zinema” tailerra

Museoko bisita gidatuaren bitartez, Museoko bilduma arkeologikoko objekturik adierazgarrienak ikusiko dituzte ikasleek, eta, ondoko tailerrean, berriz, ikusizko ikaskuntza metodologia dinamiko baten bitartez, Erromako historian murgilduko dira: antzinako pelikula mutuen erako film labur bat egin, eta Romulo eta Remoren istorioa eta Erromaren fundazioaren mitoa interpretatuko dituzte.

Iraupena: Bi ordu
Toki kopurua: 8-15 ikasle 

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Turismo familiar
roma atlantiaca
Ruta Del Ferro
industria turismoa
ERIH
Route COE
Ficab
Hotel Alcazar