Arkeolab

Tailer honi esker egiazko arkeologo bihurtuko gara egun baterako. Aztarnategi arkeologiko batean induskatzen hasiko dugu jokoa, eta bertan, zorte pixka batekin, zenbait hondakin aurkituko ditugu, zeramika, hezurkiak edo txanponak.

Baina laborategian hasiko dugu egiazko ikerketa lana, hara joango baikara aurkitutako pieza bakoitza ikertu, katalogatu eta interpretatzera.

  • Norentzat: haurrak, familiak.
  • Partaide kopurua: 8-20 lagun.
  • Adina: 8-12 urte.

ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun