Irugurutzetako Meatzeak

Irugurutzetako ondare eremuan meatze galeriak eta minerala erretzeko labeak daude.

Aiako Harriko eta haren inguruko meatzeak ustiatzen erromatarren garaian hasi baziren ere, Irugurutzetan ikus daitezkeen egiturek zerikusia dute XX. mendeko meatze jarduerarekin, burdina erauzteko lanarekin.

Erauzten zuten lekuetatik eta burdinbideetan barrena, plano inklinatuan zehar, bagoneta batzuetan eramaten zuten burdin mea labeetaraino. Edo bestela airez, pertza batzuei zintzilik eusten zien kable sistema baten bidez. Hara iristean, labeetan erretzen zuten oxido bihurtzeko eta hala bere metal legea areagotzeko.

Aukerak:

- 8 pertsonako gutxieneko taldeentzat eskuragarri dagoen jarduera. Aldez aurretik erreserbatzea beharrezkoa da.

- Bisita azalpenekin larunbatero 11:00etan.

Bisitarako elkargunea Irugurutzetako meatzea dagoen natur ingurunea izango da, Irungurutzetako Interpretazio Zentruan.

Tarifa: 5,50 €. 

24 ordu lehenagotik egin behar da erreserba.

Erreserbak: 943 63 93 53

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Turismo familiar
roma atlantiaca
Ruta Del Ferro
industria turismoa
ERIH
Route COE
Ficab
Hotel Alcazar