Gizarte Hezkuntza

Gizarte HezkuntzaTalde berezien gizarteratzea bultzatzen du Oiasso museoak, eta haien gaitasunetara eta beharretara egokitutako bisita eskaintzen die, erromatarren kultura guztiona baita. Bereziki honako talde hauentzat diseinatuak dira bisita gidatuak:

  • Zentzumen-ikusmen dibertsitate funtzionala
  • Dibertsitate funtzional psikikoa eta intelektuala
  • Buru osasuna
  • Gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonak

“Kontatu egiten duten eskuak" Oiasso Museoaren programa inklusibo bat da eta asmoa sorkuntza eta herritarren partaidetza sustatzea da.

Oiasso Museoak jarraitzen du aukera eta esku-hartze berriak eskaintzen museo gunea hurbileko eta parte hartzeko lekua izan dadin herritar bakoitzaren errealitate indibiduala eta berezia kontuan hartuta.

Horregatik, Oiasso, historia partekatuen gunea izeneko proiektua garatu dugu, aniztasun funtzionala dutenei zuzendua. Bertan, sentsibilizazio lan baten bidez, hizkuntzaren kontzientzia hartzea planteatzen da, baita eskuen eta besoen funtzioaz ere, azken hauek nortasun elementuak adierazten baitituzte. Horrela, egin den instalazio artistikoan, urrian eta azaroan egin diren tailerretako parte hartzaileen eskuen siluetez, profilez eta aztarnez bete da museoa.

Esperientzian parte hartzen dutenak hauek dira: Irungo eta Berako Aspace, Donostiako eta Errenteriako Garagune (Goyeneche fundazioa) eta Gipuzkoako ATC.

 

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Turismo familiar
roma atlantiaca
Ruta Del Ferro
industria turismoa
ERIH
Route COE
Ficab
Hotel Alcazar