Bidaiak eta Txangoak

Oiassok ibilbide pertsonalizatuak eta bisita gidatuak eskaintzen ditu historiaz betetako tokietara.

Antzinako mundua bada ere gai nagusia, historiaurreko edo Erdi Aroko ondare arkeologikoari ere eman zaio arreta. Adituek lagunduta, museoak ibilbide arkeologikoak eskaintzen ditu, aztarnategi arkeologikoetara edo interes bereziko monumentuetara (askotan publikoarentzat itxiak) bisitak barne.

Eguneko edo asteburuko txangoak nahiz bidaia luzeak izan daitezke, nazioko nahiz nazioarteko hainbat lekutara: Berlin, Italia, Grezia edo Turkiara, zein Toledo, Palentzia edo Zaragozara, geure lurraldeko lekuetatik igaroaz.

ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun