Irisgarritasuna

Oiasso museoa parte hartzera bultzatzen duen leku ireki, inklusibo eta abegitsua bihurtu nahian, inauguratu zenetik ia (alegia, 2006tik ia), hainbat jarduera egin ditugu urtero, museoa parte hartzera bultzatzen eta herritarren errealitate indibidual eta partikularra kontuan hartzen duen leku hurbila bilakatzea ekarri dutenak.

Horrela, oztopo fisiko guztiak kendu ditugu, eta gurpil aulkian dabiltzanak gune guztietan sar daitezke. Era berean, bada “Sentitu museoa” izeneko programa bat, bestelakotasun funtzional bisuala duten pertsonentzat, zeinaren bidez “ukitzeko estazio” batzuek bildumak ukimenaren bidez gozatzeko aukera ematen baitute. Gainera, arreta handia jarri dugu itsuentzako zoladura formako gidan, audiodeskripzioetan, usaimen dinamiketan, braillezko testuetan…

Bestalde, “Elkarrekiko istorioak” aniztasun funtzionalaren eta desgaitasunaren mundura artearen eta sorkuntzaren ikuspuntutik hurbiltzen gaituzten istorioak partekatzeko programa bat da, sorkuntza plastikoa ikaskuntza kolektiborako esperientziatzat darabilena. Urtero, talde bat aukeratzen dugu, eta harekin lan egiten dugu museoan; horrela, talde bakoitzak bere arrastoa uzten du, eta beste batek berea aurrekoaren gainean, eta beste batek berea aurrekoen gainean. Emaitzak ezin dira aurreikusi inoiz, baina museoan sortzen den giroa oso-oso aberasgarria da guztiontzat, esploratzera, esperimentatzera eta ideiak partekatzera bultzatzen baikaitu.

ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun