Erromatarren meatzeak

Euskal Herriko Unibertsitateko XXXII Uda Ikastaroak

2013ko Uztailaren 2 eta 3an

curso upv - minas romanasIrungo Oiasso Erromatar Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, "Erromatarren meatzeak: arkeologia, alderdi juridikoak eta lurraldearen antolamenduari buruzkoak" izenburuko udako ikastaroa antolatzen du.

Ikastaroaren helburua da duela mende erdira arte ia ezkutuan egon den mundu erromatarraren adierazpide bat ezagutzera ematea. Mundu horren garrantziaren lekuko dira, alabaina, monumentuak, ingeniariatza obra handiak, eta prospekzio, erauzketa eta drainatze lanen plangintza konplexua. Gainera, meatzaritzak bere arauak ditu eta eremuak organizatzeko eta meatze-lurraldeak antolatzeko modu bereziak ditu.

Atera zituzten zilar eta urre kopuru handiek ekonomiaren norabidea markatu zuten, eta baita gerra eta konkista planena ere; meatzeen gainbeherak ere sekulako ondorioak ekarri zituen eta, dirudienez, garrantzitsua izan zen Inperioaren gainbeheran izan zuen eragina ere. Erromatarren meatzaritzari buruzko ikerketetan lortutako informazioetako beste bat zera da, jarduketa horrek ingurumenean izan zuen eragina; hori metal astunen erruz urek nozitutako kutsaduran ikusten ahal da, eta zura lortzeko basoak ikaragarri soildu zirelako. Hori guztia egungo Gipuzkoako lurraldeari aplika dakioke, dakigunaren arabera erromatarren meatze-eremu handietako bat izan baitzen, baita Inperioaren eskala geografikoaren barruan ere.

Irun Hiriko Udalarekin lankidetzan.

Ikastaroaren zuzendaria:

  • Mercedes Urteaga Artigas. Oiasso Erromatar Museoa.

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Turismo familiar
roma atlantiaca
Ruta Del Ferro
industria turismoa
ERIH
Route COE
Ficab
Hotel Alcazar