Gordailua Oiasson: "Erretzeko pipak"

2026/10/13 - 2027/03/30

Oiasso Museoak eta Gordailuak, Gordailua Oiasson proiektuarekin, leiho bat ireki nahi dute gizartearengan gure kultura-ondarea sustatzeko eta ondare hau kontserbatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia pizteko.Hemen ikusgai dauden objektuak Gordailuan gordetzen dira, eta Oiasso Museoaren bitartez kultur ondare kolektibo hori partekatzea dugu helburu.

Gordailua Oiasson ekimena Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzaren emaitza da, eta, haren bidez,Oiasso Museoak Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroko pieza etnografikoak erakusten ditu, gune espezifiko batean. 2019an hasitako lankidetza honek 2026an jarraituko du erretzeko pipak piezen bilduma batekin.

Erretzeko pipak antzinarotik erabili dira, baina Europan tabakoa erretzeko bakarrik XVI. mendetik aurrera. Oiasso museoko bilduma arkeologikoak hala ere, erromatar garaiko buztinezko ontzixka bat dauka beste substantziaren bat barruan erretzeko. 

Tabakoa erretzearen gorakadarekin batera, buztinezko pipen ekoizpena zabaldu zen, batez ere kaolinezkoak, ein haundi batean Holandatik gure herrialdera inportatzen zirenak. Pipa hauek eguneroko bizitzari loturiko objetuak dira, aztarnategi arkeologikoetan maiz aurkitzen direnak eta agertzen diren maila arkeologikoak datatzeko oso lagungarriak dira, Gipuzkoan aurkitutako gehienak XVIII. mendekoak baitira.  

Euskal Herrian buztinezko pipen erabilerak XX. mendera arte iraun du, baserritarren eta arrantzaleen argazki ugariak adierazten duten bezala. Oso estimatuak ziren, tabakoari bere zapore guztia ateratzen zioten eta, gainera nahiko merkeak ziren. Geroago, pipek ezagunagoak egiten zaizkigun formak hartu dituzte.  

Nahiz eta gaur egun erretzea popularra ez izan, arkeologoek aurkitutako pipek erakusten digute garai batean ohitura horrek izandako garrantzia eta zabalkundea.

Doako sarrera