Ikastaroak

Ikastaroa: BESTE EGIPTO BATZUK: ALEXANDRIA ETA MUNDU GREKO-ERROMATARRA

Ikastaroa: 
BESTE EGIPTO BATZUK: ALEXANDRIA ETA MUNDU GREKO-ERROMATARRA

Ikastaroa 2026ko Otsaila - ekaina

Deskargatu "Beste Egipto batzuk: Alejandria eta mundu grekoerromatarraren" ikastaroaren izen-ematea orria izen-ematea orria hemen hemen

Alexandria, Alexandro Handiak sortua, Egipto greko-erromatarraren bihotza izan zen: merkataritza- eta kultura-zentro garrantzitsua, non greziar, erromatar eta egiptoar kulturak Ptolomeotarren dinastiaren eta ondorengo erromatarren garaian elkartu ziren, artean, erlijioan, arkitekturan eta eguneroko bizitzan ikus daitekeen sinkretismo berezi bat sortuz. Hiria, gainera, Egipto erromatarraren aniztasuna ezagutzeko atea da; inperioaren probintziarik aberatsenetako bat izan zen, eta dokumentazio idatzi ugari eman du, papiroak, bere funtzionamendu instituzional eta administratiboa ez ezik, egitura sozial eta erlijioso konplexua ere ezagutzeko aukera ematen dutenak. Egipto greko-erromatarraren izaera multikulturala agerian geratu zen Egiptoko bizitza instituzional, ekonomiko, sozial eta erlijiosoaren arlo guztietan, eta horren ondorioz sortu zen ondare arkeologiko eta historiko oso aberatsa, gaur egunera arte iraun duena.

IRAKASLEA: Elena Torregaray Pagola doktorea, Antzinako Historian irakasle titularra (UPV/EHU). 

IKASTAROAREN DATAK: Honako astelehenak                          

OTSAILAREN 16a eta 23a
MARTXOAREN 2a, 9a eta 16a
APIRILAREN 27a,
MAIATZAREN 4a eta 11a
EKAINAREN 1a eta 8a

AUKERATU BEHARREKO ORDUTEGIA:

- Goizeko txanda. 11:00-12:00. Gaztelaniaz.
- Arratsaldeko txanda: 18:00-19:00. Gaztelaniaz.  

PROGRAMA 

  1. Alexandriako biztanleria
  2. Merkataritza-hiria: portuaAlexandriako biztanleria
  3. Alexandriako biztanleria
  4. Erlijio-guneak
  5. Zientziarako hiria: Liburutegia eta Museoa
  6. Urpeko hiria
  7. Egipto greko-erromatarreko beste hiri batzuk: Oxirrinco, Herakleopolis Magna, etab.
  8. Egiptoko turismo greko-erromatarra
  9. Ekialderako ibilbideak
  10. Kleopatraren mitoa, Egiptoko azken erregina-faraoia

Tarifa: 75,00 €