UDA IKASTAROA: Todos a la mesa! Vajillas y recipientes cerámicos...

UDA IKASTAROA: "Todos a la mesa! Vajillas y recipientes cerámicos en la vida cotidiana del imperio romano"

UZTAILAK 02 2026

Imajinatu zeramika zati bat eskuetan duzula. Ez da buztin egosia bakarrik; lekuko isila da, mendeen joanean bizirik iraun zuena, erromatar inperioa beste ikuspuntu batetik, sozialago batetik, ulertzen laguntzeko.Zeramika Antzinateko "plastikoa" izan zen: leku guztietan zegoen. Senatari baten luxuzko oturuntzan, non terra sigillata distiratsuak estatus soziala oihukatzen baitzuen; sukalde xumeetan, non herriak bere eguneroko mantenua prestatzen baitzuen; eta anforaz betetako Mediterraneoa zeharkatzen zuten itsasontzien sotoetan, munduko lehen sare komertzial handia ehunduz.

Uda Ikastaro honetan, artisauek ontzietako grafitoetan utzitako aztarnaz hitz egingo da; ekonomia globalaren pultsuaz, eta ontzi soil batek milioika pertsona elikatzen zituen logistika masiboa azaltzeko moduaz; azkenik, gizarte baten ispilua ikusiko da, eta, batez ere, luxuaren eta beharraren arteko arrakala, zeramika arrunt eta finaren egituretan betiko grabatua.Ikastaro hau erromatarren eguneroko bizitza eta klase sozial guztien gustu eta ohiturak ikusteko aukera paregabea da. Izan ere, batzuetan, inperio baten dimentsioa ulertzeko, ez da haren monumentuetara begiratu behar, bertako biztanleek egunero ukitzen zituzten objektuetara baizik.

Ikastaroaren zuzendaritza

Elena Torregaray Pagola. UPV/EHU, Estudios Clásicos

Oihane Mendizabal Sandonís. EHU, Irakaslea

KOKALEKUA: OIASSO MUSEOA, Irun (Gipuzkoa)

EGITARAUA

Egitarau osoa deskargatu hemen

Parte hartzeko INSKRIPZIOA egitea ezinbestekoa da. 

Informazio gehiago: https://www.uik.eus/eu/jarduera/todos-mesa-vajillas-recipientes-ceramicos-vida-cotidiana-del-imperio-romano