EMAKUME ARKEOLOGOAK GIPUZKOAN

2023/10/10-2024/03/31 José Antonio Santano Irungo alkateak, Goizane Álvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak, Lourdes Herrasti Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakariordeak eta Aizpea Goenaga Oiasso Museoko koordinatzaile eta erakusketaren komisarioak "Emakume arkeologoak Gipuzkoan...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

PODCAST OIASSO

PODCAST OIASSO: Indusketa Guztien Gainetik ONDAREARI ETA HISTORIARI BURUZ OIASSO MUSEOAK SORTUTAKO PODCAST Hamar atalak doan daude, euskaraz zein gaztelaniaz, Ivooxen eta Antxeta Irratiaren webgunean. Oiasso Erromatar Museoak, KUTXA Fundazioaren laguntzarekin eta Antxeta...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Gordailua Oiasson

Zigiluak eta zeramika 2024/01/15 -2023/06/15 Oiasso Museoak eta Gordailuak, Gordailua Oiasson proiektuarekin, leiho bat ireki nahi dute gizartearengan gure kultura-ondarea sustatzeko eta ondare hau kontserbatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia pizteko.Hemen ikusgai dauden...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

TOUR IRUN ROMA (TIR)

Bisita gidatu interaktiboa, TIR aplikazioarekin, Irungo kaleetan barrena, Oiassoren aztarnategi arkeologikoak ezagutzeko. Ibilbide honetan  Erdi Aroko Xantalen ermitara sartuko gara, antzinako nekropoli erromatarra ikusteko. Igandero 11:00etanIraupena: 1:30 orduTarifa: 5,50 (Helduak) 3,85...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Silexaren bila

Euskal kostaldeko lehen biztanleak

2014ko Abenduaren 23tik 2015eko Apirilaren 12a arte

Bizkaiko Arkeologi Museoak euskal kostaldeko historiaurreko biztanleek erabiltzen zituzten harrizko tresnei eskainirik sortua duen bilduma jarriko du erakusgai Oiasso Museoak.

Erakusketa

Giza espeziearen eboluzioa abentura benetan konplexua da, milaka eta milaka urtetan zehar gertatzen dena. Berez, bizirauteko eta ikasteko bide bat da, oztopoak gaindituz aurrerantz doana; aldi berean, aldaketa anatomikoak gertatzen dira, lokomozio-aparatuan, garezurraren itxuran edo hortzerian.

Gure arbasoak hasiera-hasieratik hasi ziren, beste ekintza batzuen artean, harria lantzen; harria lantzeko modu hori haiekin batera bilakatzen joan zen eta, konplexuago egiten joan ahala, espeziearen hobekuntzaren eragile bihurtzen joan zen. Ehizean aritzeko baldintza hobeak ekarri zizkien, elikagaiez hornitzeko aukera gehiago eman, eta larruak ontzea edo amuletoak zulatzea ahalbidetu.

Euskal kostaldean, gure hondartzek hain berezko dituzten eta flysch izenez ezagutzen ditugun formazio geologiko horietan silexezko nodulu estratoen artean joan ziren jalkitzen. Silexa material gogorra da; eta hausten den moduaren arabera, bere azala oso zorrotza izan liteke, eta beste material batzuk ebakitzeko, baita zura edo hezurra ere, oso egokia gerta liteke. Paleolitikoko giza taldeak lur azalean jasotzen zituzten harri horiez hornitzen ziren eta horiek lantzen ikasi zuten.

Erakusketa honetan euskal kostaldean silexaren lanketaren bilakaerak izandako etapa nagusiak ikusten dira. Zaharrenak, duela 200.000 urte inguru, Behe Paleolitoko bifazeetan daude irudikatuak. Abiapuntu horretatik Erdi Paleolitora goaz, hau da, Neandertal garaira, eta levallois deituriko harri-lantzera. Lantze mota horrek sekulako iraultza ekarri zuen aurreko fasearekiko. Hirugarren etapa Goi Paleolitokoa da, Cromagnon espezieari dagokio, eta silexa ordurarte inoiz baino hobeto lantzen da. Ez bakarrik silex bloketik zatiak lortzeko moduari begiratuta; tresnen formak ere dibertsifikatu egin ziren, ehiztari eta biltzaile talde haien tresneria ia premia guztiak estaltzeraino.

Erakusgai jarri diren bilduma hauei esker eboluzio hori ikus daiteke; gainera, itsas bazterreko flysch-aren geologiaren ikuspuntua azaltzen dute, eta azken urteotan egindako ikerkuntza arkeologikoaren ikuspuntua ere bai. Piezak Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarrotik datoz, eta horiek zaintzeko ardura duten museo eta erakundeek utzi dituzte erakusketarako.

Romanorum Playmobil Populus

Sekulako erakusketa

Erakusketa bereziki zuzenduta dago erromatar mundua gaztetxoen artean zabaltzeko. Playmobilen kliken bidez, eguneroko bizimoduaren eszenatokiak birsortzen dira, bai erromatar kai-hiri batean, bai herrixka indigena batean; esaterako, kanpamentu militarra, kaia, anfiteatroa gladiadoreekin, zirku bat koadriga-lasterketekin, termak, azokak, etab.

Playmobil kliken hedatze oso bat, erromatarrek hiria berriz jendeztatuko balute bezala!

Playmobil kliken hedatze oso bat, erromatarrek hiria berriz jendeztatuko balute bezala! Bisitariek, erakusketa ikusteaz gainera, lehiaketetan parte hartu ahal izango dute, eta sariak eta opariak lortu. Lau arrotz nahastu dira erromatarren artean! Aurkitu zeintzuk diren eta parte hartu clicken sarien zozketan. Eta zure mobiletik Facebook edo Twitterren erakusketaren argazkia jartzen baduzu, saria zuzenean.

Aesclick Espainiako Playmobilen Bildumagileen Elkartearen laguntzarekin egin da erakusketa.

     

Lehen aldira begira

Artea haitzuloetan

2014ko Martxoaren 21etik Ekainaren 1a arte

Ez da lehenengo aldia arte garaikidea aldi baterako erakusketa moduan iristen dena Irungo Oiasso Erromatar Museora. Eta oraingo honetan, artearen jatorrietara begirada bat emanez iritsiko da Maximina Espeso margolariaren eskutik. Duela 15.000 urte baino gehiago, Goi Paleolitikoaren artisten obra horietan inspiratu da Maximina bere sorkuntzak egiteko. Lascaux bezalako europar paleolitikoko artearen haitzulo garrantzitsuenetan oinarritutako hainbat sailen ondoren, oraingo honetan Oiasson aurkeztuko den obrak Debako Ekain, Aiako Altxerri eta Kortezubiko Santimamiñe euskal haitzuloak hartu ditu erreferentzia.

Taularen eta mihisearen gainean egindako koadroak burdinazko eta kobrezko oxidoekin eginak dira hainbat materialek eratutako ore batekin (zink oxidoa, bario oxidoa, marmolezko edo kuartzozko harriak, polimero akrilikoak, eta abar). Horri esker, artistak bat egin ahal du paleolitiko garaiko artistekin marrazkiaren eta formen bidez, eta testuren bidez, azken hauek birsortzen baitituzte haitzetako artearen euskarri diren harkaitz azalerak. Nagusiki, Ekaineko haitzuloan gehiagotan irudikatu den animalia erreproduzitzen da: zaldia, baina grabatuaren teknikaz egindako aztarnategiko hartzek edo Altxerriko bisonteek ere beren tokia badute. Egileak adierazpen artistikoaren bide hau aukeratu du pintura paleolitikoek harengan sortzen duten eraginagatik. Haren hitzetan: “emozioa gure jatorrietara itzultzeko sentsazioarekin lotuta dago, eta sentsazio horrek era biologikoan lotzen gaitu gure arbasoekin”.

Maximina Espeso M. A. Oyarbideren Marrazketa eta Pintura Tailerrean, MGECn (grabatua), Artearen Historian eta Historia aurreko Arkeologia esperimentalean prestatu da. Sari nazionalak jaso ditu eta nazioarteko lehiaketetan eta azoketan parte hartu du, eta hainbat galeriatan egin ditu erakusketak Espainian, Italian, Suitzan, eta Estatu Batuetan. 2002an, Europar Legebiltzarrak aintzat hartu zuen bere obra Europar Kultur ondasuna bultzatzeagatik. Era berean, Atapuercako aztarnategi arkeologikoen erakusketa iraunkorrean dago bere obra, baita Alcalá de Henares hiriko Arkeologia Museoan ere.

Baskonia

Bitarteko lurra

Erakusketa batez ere, k.o. VI eta VII. mendeetako ehorzketa ohituretan oinarritzen da. Garai horretan, Baskoniaren istorioa, Franko eta Bisigotu erresumen arteko mugan kokatuta egoteagatik baldintzatuta egon zen. Orain dela urte gutxi arte, garai horri buruz genekiena, funtsean, idatzitako iturrietatik zetorren. Hala ere, ikerkuntza arkeologiko berrienek, norabide kopernikarra eman diete gure ezaguerei, aurkitutako zenbait hilerrien ehorzketa ohiturak, ipar Pirineoko errituekin lotura estua daukatela ikusita.

Nekropoli hauetan hilotzak, jantzita, bere atu pertsonalekin eta bizidunek bere hildako senideen hilobietan uzten zituzten eskaintzekin lurperatzen ziren: ezpata bezalako armak, lantza puntak edo borrokarako aizkorak; objektu pertsonalak, eraztunak, lepokoak edo apaindutako gerrikokisketak bezalakoak; ehorzte-gordailuak, zeramika, brontzezko ontziak edo beirazko ontziak bezalakoak. Material hauek guztiek, Baskoniako ingurunetik urrundutako eremuekin harremanak mantentzen zituen gizarte hierarkizatu bat islatzen dute.

Erakustaldian Araba eta Bizkaiko museo arkeologikoetatik, Nafarroako Gobernutik eta Elorrioko Udaletik datozen 100 pieza baino gehiago daude ikusgai, hauetariko batzuk, orain dela gutxi egindako indusketetan aurkitutakoak.

AGENDA

Maiatza   2024
A A A O O L I
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA