PODCAST OIASSO

PODCAST OIASSO: Indusketa Guztien Gainetik

ONDAREARI ETA HISTORIARI BURUZ OIASSO MUSEOAK SORTUTAKO PODCAST

Hamar atalak doan daude, euskaraz zein gaztelaniaz, Ivooxen eta Antxeta Irratiaren webgunean.

Oiasso Erromatar Museoak, KUTXA Fundazioaren laguntzarekin eta Antxeta Irratiaren laguntzarekin, dibulgazio-proiektu bat jarri du abian, gure lurraldeko erromatarren garaiko ondare arkeologikoa eta hari lotutako gertakari historikoak jendearengana hurbiltzeko. 

Bertan Oiasso Museoko langileok eta inguruko unibertsitateetako hainbat adituk Euskal Herriko Antzinaroari buruz dihardugu modu arin eta atseginean.

Podcastera sartzeko:

  1. Oiasso Museoaren web orria
  2. Ivoox plataforma: https://www.ivoox.com/perfil-oiasso-museoa_a8_podcaster_33828559_1.html
  3. Antxeta Irratiaren web orria: https://antxetamedia.eus/irratia/saioak

Aizpea Goenagaren eta Leire Lizartzateguiren ideia da. eta berarekin elkar lanean aritu dira: Jokin Lanz, eta Adur Intxaurrandieta, Antzinako Historian doktoreak eta museoko aurreko aholkulari zientifikoak, eta baita aditu eta ikertzaile gazteen parte-hartzea ere izango du. Elkarrizketa entretenigarri eta dibulgatzaile baten bidez gure historiaren pasarte zehatz bat marraztuko digute. Pasarteek askotariko gaiak aztertuko dituzte, gutxitan aipatzen diren gaiak, esate baterako: Zer nolako harrera egin zieten bertakoek erromatarrei? Zertarako sortu ziren gladiadoreen ikuskizunak? Zer harreman dute erromatarrek eta Tronu Jokoak?... Bitxikeria hauek eta beste askok erantzuna izango dute Oiassoren Podcastean.

Gure ondare arkeologikoarekin lotutako pasarte historikoak ezagutu nahi baldin badituzu, egin klik eta hasi entzuten! Hamar atalak doan izango dira, euskaraz zein gaztelaniaz,

KAPITULOAK:

  1. Aizpea Goenaga: Oiassoko Emakumeen monologoak
  2. Elena Torregaray: Gerraren Desastreak Antzinaroko Euskal Herrian
  3. Kirol ikuskizunak eta antzezlanak Antzinaroko Baskonian
  4. Emakumeak erromatar garaiko medikuntzan
  5. Erromatar hedapena: legioen garaipena
  6. K.o. 69: lau enperadoreen urtea
  7. Hazparneko inskripzio erromatarra
  8. Antzinate Berantiarretik Goi Erdi Arora ikuspegi arkeologikotik
  9. Antzinaroko Historiari buruzko ikerketen garapena Espainian
  10. Juego de Tronos eta Klasikoak

 

 

 

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Turismo familiar
roma atlantiaca
Ruta Del Ferro
industria turismoa
ERIH
Route COE
Ficab
Hotel Alcazar