OSTEGUNETAN OIASSORA hitzaldi-zikloa

“OSTEGUNETAN OIASSORA” HITZALDI-ZIKLOA Programa honetan konferentzia bat egingo da hileko azken ostegunean. HIZKUNTZA: gazteleraLEKUA: Oiasso Museoa, Irun (Gipuzkoa)Doako sarrera eserlekuak bete arte URRIAK 29, OSTEGUNA                19:00   DAVID...

Jarduerak

Irakurri Gehiago...

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2026

Oiasso Museotik, bat egiten dugu 2026ko Ondarearen Europako Jardunaldiekin: "ondarea gure eskuetan". Ondarearen Europako jardunaldiaren programaren barruan Oiasso Museoak ainbat jarduera antolatu ditu. Aurtengo leloa "Ondarea gure eskuetan". Programa arriskuan dagoen kultura-ondarearen inguruan...

Jarduerak

Irakurri Gehiago...

Beka Jaime Rodríguez Salís

JAIME RODRÍGUEZ SALÍS KULTURA ONDAREARI BURUZKO IKERKETA BEKA Arkeolan Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Irungo Udalarekin lankidetzan, 2026. urtean “I. Jaime Rodríguez Salís Beka” deialdia egiten du. Beka hau Irun...

Jarduerak

Irakurri Gehiago...

ERAKUSKETA: ROMA - CUSCO

2026/07/09 - 2027/01/10 ERAKUSKETA: "BIDE GUZTIEK ERROMARA DARAMATE ETA GUZTIAK CUSCOTIK ABIATZEN DIRA"   ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA: UZTAILAK 9, OSTEGUNA 12:00 Bisita gidatua egingo da Carlos Coro eta Mertxe Urteagaren eskutik ANDEETAKO ARKEOLOGIA MUSEOA (TXILE). Carlos...

Oraingo erakusketak

Irakurri Gehiago...

Jarduerak

Museo bat baino askoz ere gehiago da Oiasso: kulturarako gunea eta denboran iragan klasikoraino bidaiatzeko atea. Jende guztiarentzat eta profil guztientzat diseinatu dira museoak programaturiko jarduerak. Batzuk, kontzertuak edo berriketaldiak, ateen barrualdean egiten dira; beste batzuek plaza ere hartzen dute, beste leku batzuetara ateratzen dira eta urruneko lurretara bidaian joan ere egiten dira. Gure proposamenak hurbiletik jarraitzeko, online agenda begiratu besterik ez duzu egin behar, edo bestela gure newsletter-ean harpidetu.

Iraganeko jarduerak:

Familian

Antzinako Erromaren erakargarrietako bat da oso gustuko dutela helduek nahiz etxeko gazteenek. Horrexegatik, aukera ezin hobea da museoa familian ikustea. Horretarako, hainbat aukera daude: Herkules heroiak gidatzen utzi bildumaren enigmak argitzeko, nahiz Arkeolab tailerrean arkeologo bilakatu, bai eta urtebetetzea erromatar eran osatu ere.

Hezkuntza

hezkuntza saila

Imagen OIASSOHezkuntza Saila2Museoko hezkuntza programaren helburu nagusia Oiasso hiri erromatarra Irunekin identifikatzea da, indigenen eta erromatarren bizimodua ezagutuz, lekuko aztarna arkeologiko garrantzitsuenak aztertuta.

Oiassoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak lanean dihardu museoa herritarrengana hurbiltzeko. Talde-arduradunek doako bisita izango dute, museoko programak eta baliabideak aurretik ezagutzeko.

Edukiak maila bakoitzeko oinarrizko gaitasunak lortzen lagundu nahi duten kurrikulu-helburuetara egokituta daude. Honetaz gain, Lehen Hezkuntzarako zuzenduriko material didaktikoa eskuragarri dago.

Museoko hezkuntza programaren oinarriak honako hauek dira:  

Bisita gidatuak
Animazio tailerrak
Museoko Irtenaldiak
Zinemaldi arkeologikoa

2026-2027ko Hezkuntza Programa deskargatu

FICAB HEZKUNTZA SAILA

Imagen FICABHezkuntza Saila2FICAB Hezkuntza Sailak, Bidasoko Nazioarteko zinemaldi arkeologikoaren barruan, ikasleei bereziki zuzendutako emanaldiak eskaintzen ditu. Film hauek ikerketa historiko eta arkeologikoari buruzko azkeneko nobedadeetan murgilduko gaituzte, teknologia berrien laguntzarekin eta modu didaktiko batean.

NORI ZUZENDUA: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleei

Daoko sarrera. Eserleku mugatua
Erreserba egitea beharrezkoa da.

XXVI. FICAB - BIDASOKO NAZIOARTEKO ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA  2026/11/16 - 2026 /11/21

Hezkuntza Saileko filmen proiekzioak:

Azaroaren 17-18-19
Ordua: 11:00-13:00

Deskargatu XXV FICAB 2025 Hezkuntza Saileko EGITARAUA hemen.

Hau da azken urteetako FICAB Hezkuntza Sailaren ibilbidea:  

2015 FICABeko Hezkuntza Saila martxan jartzen da.

2018 Hezkuntza Sailaren Saria sortzen da. 

2019 Urtero Zinemaldiak Hezkuntza Saileko film baten Unitate Didaktikoa prestatzen du. adibide bat: Gizon indartsuak, emakume ahulak?

2021 FICAB IBILTARIA - Hezkuntza Saila sortzen da. 

Imagen FICAB ibiltariaZer da?  Ficab Hezkuntza ibiltariaren bitartez, ikastetxeek ikasturte osoan zehar Hezkuntza Saileko sariaren irabazleak eta unitate didaktikoak dituzten filmak eskura dituzte, gelan ikusi ahal izateko. FICAB Hezkuntza ibiltaria oso aukera interesgarria da, arkeologia eta historia modu erraz eta hezigarrian gerturatzeko. 

Deskargatu FICAB HEZKUNTZA IBILTARIA Programa

 

 2022 ARK-MO izeneko egitasmo berria abian jartzen da.

Imagen FICAB ARK MOIkastetxeek ikasleek egindako film labur bat (gehienez 5 minutu) aurkeztu dezakete zinemaldi arkeologikoan. Informazio gehiago: https://www.oiasso.com/eu/jarduerak/ark-mo-hezkuntza-sailaficab

NORI ZUZENDUA: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleei
Izena emateko epea: ekainak 15
FilmaK aurkezteko epea: urriak 15

FICAB Zinemaldi Arkeologikoa ONLINE formatuan ere eskaintzen dugu.

 

Jasangarritasuna eta Irisgarritasuna

Jasangarritasuna

Kalitate integraleko sistemaren esparruan, turismo jasangarriaren aldeko epe luzeko programa bat kudeatzen du Museoak, eta ingurumena errespetatzen duten jardunbideak ezartzen ditu sistematikoki.

Irisgarritasuna

Gune eta zerbitzu guztiak eskuragarri izatea bermatzen du Museoak. Gainera, ibilerraztasun unibertsalarekiko konpromisoaren esparruan, bisitarientzako zerbitzuak etengabe hobetzeko eta askotariko bisitariei kalitateko erantzuna emango dien hezkuntza programazioa garatzeko lan egiten dugu.

AGENDA

Urria   2026
A A A O O L I
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA