Hezkuntza
hezkuntza saila
Museoko hezkuntza programaren helburu nagusia Oiasso hiri erromatarra Irunekin identifikatzea da, indigenen eta erromatarren bizimodua ezagutuz, lekuko aztarna arkeologiko garrantzitsuenak aztertuta.
Oiassoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak lanean dihardu museoa herritarrengana hurbiltzeko. Talde-arduradunek doako bisita izango dute, museoko programak eta baliabideak aurretik ezagutzeko.
Edukiak maila bakoitzeko oinarrizko gaitasunak lortzen lagundu nahi duten kurrikulu-helburuetara egokituta daude. Honetaz gain, Lehen Hezkuntzarako zuzenduriko material didaktikoa eskuragarri dago.
Museoko hezkuntza programaren oinarriak honako hauek dira:
Bisita gidatuak
Animazio tailerrak
Museoko Irtenaldiak
Zinemaldi arkeologikoa
2025-2026eko Hezkuntza Programa deskargatu
FICAB HEZKUNTZA SAILA
Deskargatu XXV FICAB 2025 Hezkuntza Saileko EGITARAUA hemen.
FICAB Hezkuntza Sailak, Bidasoko Nazioarteko zinemaldi arkeologikoaren barruan, ikasleei bereziki zuzendutako emanaldiak eskaintzen ditu. Film hauek ikerketa historiko eta arkeologikoari buruzko azkeneko nobedadeetan murgilduko gaituzte, teknologia berrien laguntzarekin eta modu didaktiko batean.
NORI ZUZENDUA: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleei
Erreserba egitea beharrezkoa da.
Hau da azken urteetako FICAB Hezkuntza Sailaren ibilbidea:
2015 FICABeko Hezkuntza Saila martxan jartzen da.
2018 Hezkuntza Sailaren Saria sortzen da.
2019 Urtero Zinemaldiak Hezkuntza Saileko film baten Unitate Didaktikoa prestatzen du. adibide bat: Gizon indartsuak, emakume ahulak?
2021 FICAB IBILTARIA - Hezkuntza Saila sortzen da. Zer da? Ficab Hezkuntza ibiltariaren bitartez, ikastetxeek ikasturte osoan zehar Hezkuntza Saileko sariaren irabazleak eta unitate didaktikoak dituzten filmak eskura dituzte, gelan ikusi ahal izateko. FICAB Hezkuntza ibiltaria oso aukera interesgarria da, arkeologia eta historia modu erraz eta hezigarrian gerturatzeko.
Deskargatu FICAB HEZKUNTZA IBILTARIA Programa
2022 ARK-MO izeneko egitasmo berria abian jartzen da. Ikastetxeek ikasleek egindako film labur bat (gehienez 5 minutu) aurkeztu dezakete zinemaldi arkeologikoan. Informazio gehiago: https://www.oiasso.com/eu/jarduerak/ark-mo-hezkuntza-sailaficab
NORI ZUZENDUA: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleei
Izena emateko epea: ekainak 15
FilmaK aurkezteko epea: urriak 15
FICAB Zinemaldi Arkeologikoa ONLINE formatuan ere eskaintzen dugu.

















