"Krisi ekonomikoa, kultur ondarea eta museoak" XIV. Kongresua

Euskal Herriko Unibertsitatea - San Telmo Museoa. Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). 18-19 de urriade 2018

2008ko Lehman Brothers banketxearen porrotak egungo krisi finantzarioaren eta ekonomikoaren abiapuntua erakusten du. Depresio Handiaz geroztik izan den krisi larrienetzat jo dute, eta bere ondorioak oso kaltegarriak izan dira: aurrekontu publikoetan murrizketak, herstura neurriak, langabezia, zorpetzea, kontsumoaren uzkurdura, pobrezia, desberdinkeriak areagotzea... 2009ko uztailaren 9an Nazio Batuen Batzar Orokorrak azaldu zuen moduan, krisiak ondorio sozial, politiko eta ekonomiko latzak izan ditu. Zalantzarik gabe, kultur arloak, orokorrean, eta kultur ondareari dagokion eremuak, berezik i, jasan izan dituzte ondorio horiek ere.

Kongresu honen helburua honako hau izango da: krisi finantzarioak eta ekonomikoak eraginda, kultur ondare -eta museo- arloan jorratzen ari diren politika, estrategia eta ekimen berriak aztertzea eta horiei buruz eztabaidatzea.

Kongresuak bi atal izango ditu. Alde batetik, ponentzi konbidatuak izango dira eta, bestetik, komunikazio askeak. Komunikazioen proposamenak bidaltzeko epea 2018ko ekainaren 4an bukatu zen.

Kongresuko informazio gehiago hemen klikatuz.

Egindako kongresuak