Iruñeara ibilaldia

Iruñeara ibilaldia

Zer diote hezurrek gure iraganaren inguruan?

Iruñeara eta Nafarroako Museoko erakusketara txangoa.

Nafarroako Museoak “La vida impresa en los huesos: Paleopatología en Navarra” izeneko erakusketainteresgarria dauka erakusgai, non Aurrehistoriatik XIX. mendera doan epe batean, 20 astetako adinetik zahartzaroraino iristen diren 80 gizon eta emakumezkoen hezurrak biltzen diren. Bisita honetan Patxuka de Miguel Ibáñez erakusketaren komisarioaren azalpenak entzuteko pribilegioa izanen dugu eta egun osoan zehar Mertxe Urteaga doktore eta arkeologoa izango dugu bidelagun. Bazkariaren ondoren, Iruñeako Alde Zaharretik ibilalditxo bat egingo dugu, baskoien lurraldearen parte eta Oiasso hiriaren garaikide zen Pompelo erromatarraren urbanismoa azpimarratuz.

Ibilbidea eta izen-emate orria deskargatu

Informazio Gehigarria

Hasiera 14-12-2019 09:00
Amaiera 14-12-2019 19:00
Prezioa 58,00 €