Erroma bizirik!

Zibilizazio erromatarra, zinemaren bitartez

Bere kulturaren handitasunak eta mendebaldeko kulturan izan duen eragin sakonak bide ematen dute erromatar zibilizazioko berriak gaur egunerarte irits daitezen. Arkeologoen eta filologo latindarren aztergai nagusi, gureganaino heldu dira kultura material eta zibilizazio hartako garaikide ziren idazleen testuak; baina horietaz gain, geroago izan diren artista garrantzitsuen irudimenari esker ere ezagutzen dugu Erroma: William Shakespeare eta George Bernard Shaw -dramaturgoen artean- edota Jean Luc David eta Tiépolo -margolarien artean- dira zalantzarik gabe gure artean erromatar kulturak duen entzutearen erantzuleak, izan ere horiek, batzuetan sinesgarriago, beste batzuetan ez hainbeste, antzinako Erromako hainbat gertakizunen inguruan beren bertsio propioak egin baitzituzten. Zinematografoa sortu zenean berriro hasi zen nabarmen-nabarmen erromatar garaiekiko miresmena, eta gure garaiko irudikari kolektiboaren barruan sartu zen betiko. Balentriak, dramak, jauregi-azpijokoak!… zibilizazio hartako gorabehera asko eta asko berriro bizirik zine-pantailetan jende guztiarentzako...


MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Route COE
Ruta Del Ferro
Ficab
Turismo familiar
roma atlantiaca