Baskonia eta erromatar globalizazioa: Arkeologia eta Historia

Curso Arqueologia Roma 2019WEB

Izen-emate orria deskargatu

Baskonia eta erromatar globalizazioa: Arkeologia eta Historia

Ikastaroak, Antzinaroko Erroma eta konkistatutako lurraldeen artean izandako erlazioen inguruan azkeneko ikerketa arkeologikoek aditzera emandako berritasun nagusiak izanen ditu ardatz. Testuinguru orokor honen barnean, Baskoniako herrien kasua azpimarratuko da, historiografia moderno eta garaikideak komunitate baskoi hauek herri menderakaitz gisa ikusi izan ditu, ondoren Erromak sorturiko egitura globalean zeharo integratu zirela defendatzera pasaz.

Ikastaroa bi hiruhilekoz osatuko da. Lehendabizikoak, urria eta abendua artean, eremu eta lurraldeari loturiko gaiak izanen ditu hizpide. Bigarrenak aldiz, otsaila eta maiatza artean, Ekonomia eta Gizartea. 

Baskonia eta erromatar globalizazioa: Arkeologia eta Historia I.

  • Asteartea: Urriaren 1etik abenduaren 17ra.
  • Osteguna: Urriaren 3tik abenduaren 19ra. 

Ikastaroaren arduraduna: Jokin Lanz, Historian doktorea.Lehendabiziko hiruhilekoan Xabier Peñalver eta Javier Arce egonen dira irakasle gonbidatu gisa.

PROGRAMA

  • Erromatarren esperoan. Burdin Aroa Baskonian (Xabier Peñalver doktoreak irakasle gonbidatu gisa zuzenduko duen harrera saioa).
  • Eztabaida zahar eta berriak Antzinaroko Baskoniaren inguruan.
  • Zer diote iturri idatziek lurralde euskaldunetan bizi ziren herri indigenen inguruan?
  • Armada erromatarrak datoz. Konkista eta kolaborazioa.
  • Lurraldea kudeatzen I. Egitura hiritarraren birmoldaketa.
  • Lurraldea kudeatzen II. Lurrez, ibaiez eta itsasoz loturiko hirien sare bat.
  • Beharrezko erreforma bat. Diokleziano enperadorearen ikuspuntua eta Inperioaren berregituraketa.
  • Roma, Baskonia eta honen integrazioa Inperioan (Javier Arce doktoreak irakasle gonbidatu gisa zuzenduko duen saioa)
  • Egunerokotasuna Mendebaldeko Inperioaren azken mendeetan Mugan egonen den Baskonia batetarantz. Iturri idatzi eta arkeologikoak. 
15
Aza
2019

15-11-2019 20:00
Oiasso Erromatar Museoa
Oiasso Erromatar Museoa
Eskoleta, 1, 20302 Irun, Gipuzkoa, España
MAITE LARBURU

MAITE LARBURU: HEZURREN AZPIAN kontzertua

Eguna: azaroak 15, ostirala
Ordua: 20:00
Doako sarrera, lekuak bete arte
16
Aza
2019

16-11-2019 11:00 -12:00
5.50€
Xantalen Nekropolira bisita

Bisita azalpenekin xantaleneko aztarnategi arkeologikora. Larunbatetan, 11:00etan. 

Erreserbatzeko 943.63.93.53 telefonoan.Tarifa: 5,50 €.

5.50€
16
Aza
2019

16-11-2019 12:00
4.00€
Arkeolab

Arkeologia tailerra. Larunbatetan, 12:00etan. tarifa 4,00 €. Erreserba egitea beharrezkoa da: 943 63 93 53

4.00€
ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun