EMAKUME ARKEOLOGOAK GIPUZKOAN

2023/10/10-2024/03/31 José Antonio Santano Irungo alkateak, Goizane Álvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak, Lourdes Herrasti Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakariordeak eta Aizpea Goenaga Oiasso Museoko koordinatzaile eta erakusketaren komisarioak "Emakume arkeologoak Gipuzkoan...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

PODCAST OIASSO

PODCAST OIASSO: Indusketa Guztien Gainetik ONDAREARI ETA HISTORIARI BURUZ OIASSO MUSEOAK SORTUTAKO PODCAST Hamar atalak doan daude, euskaraz zein gaztelaniaz, Ivooxen eta Antxeta Irratiaren webgunean. Oiasso Erromatar Museoak, KUTXA Fundazioaren laguntzarekin eta Antxeta...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Gordailua Oiasson

Zigiluak eta zeramika 2024/01/15 -2023/06/15 Oiasso Museoak eta Gordailuak, Gordailua Oiasson proiektuarekin, leiho bat ireki nahi dute gizartearengan gure kultura-ondarea sustatzeko eta ondare hau kontserbatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia pizteko.Hemen ikusgai dauden...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

TOUR IRUN ROMA (TIR)

Bisita gidatu interaktiboa, TIR aplikazioarekin, Irungo kaleetan barrena, Oiassoren aztarnategi arkeologikoak ezagutzeko. Ibilbide honetan  Erdi Aroko Xantalen ermitara sartuko gara, antzinako nekropoli erromatarra ikusteko. Igandero 11:00etanIraupena: 1:30 orduTarifa: 5,50 (Helduak) 3,85...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Mitologia eta Arkeologia artean

La Mitología y la Arqueología en la cultura europea

Arte Mitologia

Errenazimenduko artistek euren arreta Antzinate klasikoan jarri zutenetik, mitologia kontuak arte europarraren protagonista handiak bilakatu ziren, eta pintura erlijiosoaren eta beste genero batzuen bizikide izan ziren.  Ikastaro honetan begirada bat ematen zaio mitologiak mendebaldeko pinturan eta eskulturan izan duen garrantziari, Errenazimendutik hasi eta gaur egunera arte.

Itsasargiak eta nabigazioa erromatar munduan

XXX curso upv

Euskal Herriko Unibertsitatearen XXX Uda Ikastaroak

2011ko Uztailaren 27 eta 28an

Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, "Itsasargiak eta nabigazioa erromatar munduan" izenburuko udako ikastaroa antolatzen du; 2010ko uztailaren 27 eta 28an emango da Museoko ekitaldi-aretoan.

XXX curso de verano UPVItsas testuinguru batean, erromatarren itsasargiak ez dira hondoratzeko arriskua dela-eta ebitatu beharreko tokiak adierazten dituzten seinaleak, baizik eta ontziak porturatzeko toki egokien presentziaren adierazleak. Antzinaroan ezagunena Alexandriakoa izan zen bere neurri eskergengatik eta arkitektura irudi paregabeagatik. Penintsulan rol hori Coruñako Herkules dorreak dauka. Kokapena, eraikuntzaren ezaugarriak eta itsasargietan erabiltzen ziren argiztapen bitartekoek zuzeneko harremana dute garai haietako nabigazio ibilbideekin, viae maris direlakoekin eta ibilbide haietako kontrol militarrerako baliabideekin. Literatur testigantzen bitartez oso ezagunak izan dira Alexandriako itsasargi handiak —Cnidoko Sostratosek eraiki zuen K.a. 280. urtea, “Pharos” irlan, eta hortik dator eraikin mota horren izena— , Ostia —han Klaudiok portuaren sarrera babesten zuen eta hondoratutako ontzi erraldoi baten hondakietatik sortu zen irla batean eraiki zuen itsasargia— edo Puteoli. Beste batzuk Leptis Magnakoa, Brigantiumekoa edo Dubrisekoa (Dover) arkeologikoki dokumentatu ahal izan dira. Eraikin hauetatik gure egunetaraino iritsi diren hondakinak urriak direnez, txanponen, pinturaren, mosaikoen edo erliebeen adierazpen ikonografikoetara jo behar da beraien fisonomia berriro eraikitzen saiatzeko.

Irun Hiriko Udalarekin lankidetzan.

Ikastaroaren zuzendaria:

  • Mercedes Urteaga Artigas. Oiasso Erromatar Museoa.

Bide sarea: erakuntzaren alderdiak mendebalde erromatarrean

XXX curso upv

Euskal Herriko Unibertsitatearen XXIX Uda Ikastaroak

2010ko Uztailaren 26 eta 27an

Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, "Bide sarea: Erakuntzaren alderdiak eta lurraldeko azterketa mendebalde erromatarrean" izenburuko udako ikastaroa antolatzen du; 2010ko uztailaren26 eta 27an emango da Museoko ekitaldi-aretoan.

XXX curso de verano UPV"Hiri eta kai erromatarrak" gaitzat hartuta 2009an egindako ikastaroaren osagarri gisa planteatzen da ikastaro berria hau. Helburu nagusia du aztertzea bide erromatarrek lurraldea antolatzeko nola balio duten eta aldi berean nola betetzen dituzten izaera militar, politiko eta batez ere ekonomikoko funtzioak. Baieztapen hori berresteko, eraikuntzako elementuak aztertuko dira eta bide-eraikuntza eta zer eragin daukan lurraldean; era berean, helburu ekonomikoa zuten bideak aztertuko dira zehatz (meatze-ustiapenak -adibidez, Arditurri edo penintsulako iparmendebaldeko urrearen bideak- kaiekiko harremanak), eta jatorrian behintzat konkistarako zirenak edo garrantzi politikoa zutenak (Astorgatik Bordelerako bidea).

Irun Hiriko Udalarekin lankidetzan.

Ikastaroko zuzendariak:

  • Juan Santos Yanguas jn. Letren Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.
  • Mercedes Urteaga Artigas and. Oiasso Museoa. Letren Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.

Hiri eta kai erromatarrak

XXX curso upv

XXVIII Cursos de Verano de la Universidad del País Vasco

2009ko Uztailaren 13 eta 14an

Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, "Hiri eta kai erromatarrak” izenburuko udako ikastaroa antolatzen du, eta 2009ko uztailaren 13 eta 14an emango da Museoko ekitaldi-aretoan.

XXX curso de verano UPVDuela gutxi publikoarentzat ireki den Irungo Oiasso Erromatar Museoak izen bereko hirian burututako arkeologia-ikerketen emaitzak jasotzea du helburu, portu-identitateari eta kokagunearen hiri-izaerari arreta berezia eskainiz, baita hiri-izaerari eta baskoien lurraldean duen kokapen estrategikoari, alegia Tarragonatik datorren galtzadaren amaieran eta Hispania eta Akitaniaren arteko mugan kokatuta dagoen guneari ere.

Lurralde antolamendu erromatarraren eredurik aurreratuenak hiriak, portuak eta komunikabideen hasierak edo amaierak elkartzen ziren guneetan gertatzen ziren; hiru elementu horiek elkartzeak inpaktu handieneko ekonomiaren eta lurraldearen eskema zehaztea dakar administrazio erromatarrean. Atalantikoko eta Mediterraneoko (Tirreno eta Adriatiko) baita inguruneko zein Iberiar penintsulako (Kantabria, Cádiz, Sangunto, adibidez) garrantzi handiko hainbat portu erreferentzia hartuta, unitate hauen bilakaeraren dinamika kronologikoak eta sortzen duten mekanismo ekonomikoa aurkeztuko dira; baita, aldi berean, unitate hauek nola behar dituzten ere, pertsonen eta merkantzien sarrera eta irteera gisa.

Irun Hiriko Udalarekin lankidetzan.

Ikastaroko zuzendariak:

  • Juan Santos Yanguas jn. Filologiako eta Geografia eta Historiako Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.
  • Mercedes Urteaga Artigas and. Oiasso Museoa. Filologiako eta Geografia eta Historiako Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.

AGENDA

Maiatza   2024
A A A O O L I
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA