Erroma bizirik!
Zibilizazio erromatarra, zinemaren bitartez
Bere kulturaren handitasunak eta mendebaldeko kulturan izan duen eragin sakonak bide ematen dute erromatar zibilizazioko berriak gaur egunerarte irits daitezen. Arkeologoen eta filologo latindarren aztergai nagusi, gureganaino heldu dira kultura material eta zibilizazio hartako garaikide ziren idazleen testuak; baina horietaz gain, geroago izan diren artista garrantzitsuen irudimenari esker ere ezagutzen dugu Erroma: William Shakespeare eta George Bernard Shaw -dramaturgoen artean- edota Jean Luc David eta Tiépolo -margolarien artean- dira zalantzarik gabe gure artean erromatar kulturak duen entzutearen erantzuleak, izan ere horiek, batzuetan sinesgarriago, beste batzuetan ez hainbeste, antzinako Erromako hainbat gertakizunen inguruan beren bertsio propioak egin baitzituzten. Zinematografoa sortu zenean berriro hasi zen nabarmen-nabarmen erromatar garaiekiko miresmena, eta gure garaiko irudikari kolektiboaren barruan sartu zen betiko. Balentriak, dramak, jauregi-azpijokoak!… zibilizazio hartako gorabehera asko eta asko berriro bizirik zine-pantailetan jende guztiarentzako...








Oiasso Erromatar Museoaren ekitaldi-aretoak, "Eskoleta karrikaren Historia" izeneko erakusketa hartu zuen bere baitan, helburu bikotzarekin: alde batetik Irungo karrikarik zaharrenetako baten garrantzia eta esanahia zabaltzea, eta bestetik, karrika hori berriz urbanizatzeko egindako inbertsioari ororen aurrean balioa ematea.

2007ko Uztailaren 14anEmaitzarik gabe
2007ko Uztailaren 14an Emaitzarik gabe
2007ko Uztailaren 14anHipotesi berri bat: enperadore bat?










