ERAKUSKETA: NEANDERTALAK

2025/04/11 - 2025/08/31 ERAKUSKETA: "NEANDERTALAK: ezagutu beste gizadia Mendebaleko Pirinioetan" "Neandertalak. Ezagutu beste gizadia mendebaleko Piririoetan" da Arkeologi Museoak, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko beste museo eta material arkeologikoen biltegiekin...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Dies Oiassonis: Jaialdia

Dies Oiassonis Irungo XV. Jaialdi Erromatarra   2025ko Uztailak 9-13   Dies Oiassonis jaialdiaren XV. edizioak espero baino are arrakasta handiagoa izan du, herritarren erantzun bikainari esker Uztailaren 9tik 13ra arte, Dies Oiassonis jaialdi erromatarraren XV...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

OIASSOKO TERMEN IREKIERA

OIASSOKO ERROMATAR TERMEN AZTARNATEGIA   Bisita gidatuak Oiassoko termetara eta Museora Bisitaren helburua, inauguratu berri den Oiassoko termetako aztarnategi arkeologiko erromatarrera bisitariak hurbiltzea izango da. Egunak: larunbatero, Dies Oiassonis Erromatar Jaialdian izan ezik uztailak...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

ERAKUSKETA: GUTXIENGO ITZEL HORI

ERAKLUSKETA: "Gutxiengo itzel hori" 2025/11/07 - 2025/08/24 Aurten ere, Oiasso Museoaren, Irungo Udalaren, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren Fundazioaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren arteko lankidetzari esker, erromatarren garaia hobeto ezagutzen laguntzen...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA

MUSAEOEN NAZIOARTEKO EGUNA: MAIATZAK 18

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, maiatzaren 18an, larunbata, Oiasso Museora eta "Neandertalak" erakusketara sarrera doan izateaz gain, hainbat jarduera antolatu ditugu datozen egunetarako.

Urtero, ICOMek Museoen Nazioarteko Eguna antolatzen du, eta mundu osoko milaka museo batzen dira, hainbat jarduerarekin. Aurtengo leloak, "Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari diren komunitateetan" azpimarratzen du museoek betetzen duten zeregina, komunitateak bere historiarekin eta identitatearekin duen funtsezko lotura gisa, eta museoek gazteen energia nola aprobetxa dezaketen eta teknologia berrietara nola egokitu daitezkeen aztertzera animatzen du; elkarrekin, museoek eta beren komunitateek aurrera egin dezakete etengabe aldatzen ari den testuinguru batean, gizarte-errealitate berriekin eta aldaketa azkarrekin.

Ildo horretan, honako jarduera hauek antolatu ditugu:

Maiatzak 16, ostirala

19:00

Banner WEB ROUDIER Neandertal 1 Catalogue"Neandertalak. Ezagutu beste gizadia Mendebaleko Pirinioetan" erakusketaren aurkezpena, Joseba Ríos Garaizar, erakusketaren komisarietako bat eta Bizkaiko Foru Aldundiko arkeologo teknikariaren eskutik. Erakusketa honetan, besteak beste, neadertalak, haien biologia, bizimodua, bilakaera eta desagertzeko arrazoiak aztertuko ditugu, gure lurraldeko museo eta gordailu-zentro nagusietako 100 pieza arkeologiko baino gehiagorekin.

Doako sarrera

Bisita honetan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea 943 63 93 53 telefonora deituz edo helbidera idatziz.

Maiatzak 17, larunbata

IMG 20250412 114537Larunbata goizean museoak esperientzia berri batean murgiltzea proposatzen dizu, errealitate birtualeko betaurrekoen bidez TERMETAN MURGILTZEKO BISITA batekin. Museoko erakusketa iraunkorra ezagutzeaz gain, bisitariek esperientzia paregabeaz gozatu ahal izango dute eta, errealitate birtualeko betaurreko batzuen bidez, Oiassoko termak berreraikitze hipotetiko bat ikusi, bertako areto eta igerilekuetan zehar mugitu eta duela 2.000 urte izan zitezkeen bezala irudikatu ahal izango dute.

Museoak bisitariari arkeologia modu didaktiko eta zirraragarrian hurbiltzea bilatzen du, berrikuntza teknologikoaren bidez.

Bisitek edukiera mugatua dute.

TARIFA: 5,75 € helduek eta 4,00 € 6 eta 14 urte bitarteko gazteek.

Bisita-txandak honako hauek dira:

10:00etan eta 12:00etan gaztelaniaz

11:00etan eta 13:00etan euskaraz

Murgiltze bisitetan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea 943 63 93 53 telefonora deituz edo helbidera idatziz.

Maiatzak 18, igandea

Oiasso Museorako doako sarrera. Bisitariek doan ezagutu ahal izango dituzte termetako erakusketak eta aztarnategia.

TIR NECROPOLISErromaniar nekropoliaren aztarnategia dagoen Santa Elena ermitara bisita gidatuak eskaintzen jarraituko du museoak. Santa Elena ermita bisitatzeko, Tour Irun Romano (TIR) doako deskargako aplikazio mugikorra erabiltzen da. Aplikazio horri esker, hiriaren erdialdean Oiassori buruz egindako aurkikuntza arkeologiko nagusien ibilbide gidatua egin daiteke.

TARIFA: 5,75 € helduek eta 4,00 € 6 eta 14 urte bitarteko gazteek.

Bisita-txandak honako hauek dira:

11:00etan gaztelaniaz

12:30ean euskaraz

Bisitetan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea 943 63 93 53 telefonora deituz edo helbidera idatziz.

OIASSOKO TERMEN IREKIERA

OIASSOKO ERROMATAR TERMEN AZTARNATEGIA
 
Bisita gidatuak Oiassoko termetara eta Museora

Bisitaren helburua, inauguratu berri den Oiassoko termetako aztarnategi arkeologiko erromatarrera bisitariak hurbiltzea izango da.

Egunak: larunbatero, Dies Oiassonis Erromatar Jaialdian izan ezik uztailak 9-13

Ordutegia: 11:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz (75 minutuko iraupena).

Tarifa: 5,75 euro.

Bisitetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. 943 63 93 53 telefonora deituta, museoaren webgunearen bidez edo
helbidera mezu elektroniko bat bidalita egin daiteke.

MARTXOAK 8: Itziar Vergara elkarrizketa

Martxoak 8: Emakumearen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, ospatzeko, Oiasso Museotik Itziar Vergara zientzialari eta medikua hurbilagotik ezagutu nahi izan dugu.

Deskargatu zaitez Itziar Vergararen elkarrizketa

Itziar Vergara doktorea – IIS Biogipuzkoako zuzendari zientifikoa 

Itziar Vergara Mitxeltorena irundarra izateaz gain, 2022. urtetik IIS Biogipuzkoako zuzendari zientifikoa ere bada. 

Itziar Vergara familiako medikua da, Osasun Publikoko masterra egin zuen Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley) eta Medikuntzan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. 2011. urteaz geroztik, Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuko lehen mailako arretaren arduraduna zen. Bere ikerketa-ildoa, batez ere, zahartzaroaren lehen mailako arretan oinarritzen da. Ikerketa-talde eta ikerketa-sareetan parte hartzeaz gain, artikuluak eta lanak argitaratu ditu bere lan-ildoan. Zahartzeari, osasun komunitarioari, osasunari eta generoari buruzko ikastaroetan eta kongresuetan ere irakasle izan da. 

Oiasso Museotik nabarmendu nahi dugu Historia eta Zientzia zikloa abian jartzeko egin duen lana eta ahalegina. Aurten hirugarren edizioa izango da, eta helburua zientziaren zabalkundea eta historian izan duen bilakaera da. Ziklo honek Oiasso Museoan ikertzaileak, arkeologoak eta historialariak biltzea lortu du. Beti eskertuko diogu Itziar Vergarari bere ezagutzak partekatzeko erakutsi duen gogo, grina eta eskuzabaltasuna.

HISTORIA - ZIENTZIA ZIKLOA

HISTORIA - ZIENTZIA Zikloa: 

Emakumeak: sexua eta ugalketa. kontatu gabeko istorioa

Irungo Oiasso Museoak eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak abian jarri dute "Historia – Zientzia" urteko zikloaren bigarren edizioa. Ziklo honen helburua da osasun-ikerketak eta ezagutza zientifikoak historian zehar gizartearen aurrerabidean izan duten eta izaten jarraitzen duten eragina zabaltzea. Horretarako, elkarrizketa-formatu batean, bi erakundeek partekatzen eta osatzen dituzten gaiak jorratuko dituzte: zientzia, dibulgazioa, historia eta osasuna.

Gizartearen eta pertsonen osasun-egoera eta bizi-kalitatea, besteak beste, osasun publikoaren, osasun-arretaren edo hirigintzaren arloetan egindako aurkikuntza zientifikoek eta horietatik eratorritako jarduerek zehazten dute.Oiassoko Museoa, bere hurbiltasunagatik, ingurune aproposa da egindako bide hori zabaltzeko eta gai horien inguruko eztabaida eta elkarrizketa proposatzeko.  

EGITARAUA  
 
ERAKUSKETA: EMAKUMEAK, EMAGINAK ETA ERDITZEAK

URRIAK 18, ostirala 18:00

Denboraldiko erakusketaren inaugurazioa. Doako sarrera.  

Erakusketa 2025ko urtarrilaren 12a arte ikusgai egongo da.

HITZALDI ZIKLO ELKARRIZKETATUAK

Zientzia eta historiaren arteko elkarrizketak

URRIAK 22, asteartea 19:00

Moderatzailea: Sergio Cardoso

Uxune Apalategi – Elena Torregarairen arteko elkarrizketa. Antzinako Egipto: "Antzinako Egiptoko kontatu gabeko Hª"

URRIAK 23, asteazkena 19:00

Moderatzailea: Koldo Garcia

Maria M. Caffarel eta Mertxe Urteagaren arteko elkarrizketa. Erroma: "Erromatarren garaiko kontatu gabeko Hª"

URRIAK 24, osteguna 19:00 

Moderatzailea: Cristina Ubani Mikel Gorostidi eta Isabel Mellénen arteko elkarrizketa. Erdi Aroa: "Erdi Aroko kontatu gabeko Hª"

XANTALEN NEKROPOLIKO  BISITA GIDATUA

URRIAK 26, larunbata 11:00

AGENDA

Uztaila   2025
A A A O O L I
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA