Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB-EK 26. EDIZIOAREN DEIALDIA IREKI DU
Bidasoako Zinema Arkeologikoaren Nazioarteko XXVI. Jaialdia (FICAB) azaroaren 16tik 21era egingo da

Irungo Udaleko Kultura Sailak, Oiasso Museoaren bidez, jakinarazi du Bidasoako Zinema Arkeologikoaren Nazioarteko XXVI. Jaialdiaren oinarriak onartu direla. Edizio hau Irunen ospatuko da azaroaren 16tik 21era.

FICABek iragarri du filmak jasotzeko deialdia zabalik dagoela.

Zinemaldian parte hartu ahal izango dute edozein nazionalitatetako edozein pertsona edo erakunde publikok edo pribatuk ekoitzitako mota guztietako zinema-dokumentuek (dokumentala, fikzioa, erreportajea, ikerketa, etab.), baldin eta dokumentu horien edukia arkeologiaren eta haren tekniken, etnoarkeologiaren, ondare arkeologikoaren eta kontserbazioaren ingurukoa bada.

Sail Ofizialean, gai desberdinetako filmez gain, urpeko arkeologiari eta memoria historikoari buruzko atal bat dago. Zinemaldiak Hezkuntza Saila ere izango du, eta bertan, izaera pedagogiko-dibulgatzailea duten filmez gain, ARK-MO saila dago, ikasleek egindako film laburrekin.

Ikus-entzunezkoak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da.

Onarpen epe hori amaitu ondoren, hautaketa batzordeak Zinemaldian parte hartuko duten dokumentalak aukeratuko ditu.

LEHIAKETAREN OINARRIAK ETA IZENA EMATEKO ORRIA

Esteka honetan deskargatu ditzakezu Zinamaldiko lehiaketaren parte hartzeko oinarriak eta izena emateko orria

Filmen inskripzioa online egin daiteke, izen-emate orria eta filma helbidera bidaliz. Halaber, filmek Festhome online plataformaren bidez eman dezakete izena, esteka honetan: https://filmmakers.festhome.com/f/1213. Drive bidez ere bidal daitezke helbidera.

Edozein informazio behar izanez gero, jarri harremanetan Oiasso Museoarekin (Eskoleta, 1 - 20302 Irun, Gipuzkoa), helbidean edo 943 63 93 53 telefonoaren bidez.

SARIAK ETA EPAIMAHAIA

XXVI. edizio honetan sari hauek emango dira:

- Zinemaldiko Sari Nagusia: 2.000 euroko saria.
- Publikoaren sari berezia: 1.000 euroko saria.
- Genero-ikuspegia sustatzeko EITB saria: 1.000 euroko saria.
- Hezkuntza Ataleko saria: 750 euroko saria.
- Dibulgazio zientifikoaren Arkeolan saria: diru-zuzkidurarik gabe.

Sail ofizialeko epaimahaiak ikus-entzunezko eta arkeologia alorretako prestigio handiko profesionalez osatua izango da, eta bere ebazpena jaialdiaren itxiera ekitaldian emango da, sariak banatuko diren unean.EITBk Generoaren Perspektibaren Sustapen Saria emango dio historiaren eta arkeologiaren ezagutza parekidean hurbiltzen laguntzen duen filmik onenari. Hezkuntza Atalean, pedagogia lanari emandako saria jaialdiko kideek osatutako epaimahaiak emango du jaialdiaren itxiera ekitaldian jakinaraziko dena. Arkeolan Fundazioak bere saria emango du, Fundazioko adituen balorazioarekin. Eta Publikoaren Saria eskuratuko da parte-hartzaileen botoekin, jaialdiko filmen proiekzio bakoitzaren ostean, bozketen bidez.

FICABen edizio berri baten antolaketa ilusio handiz hasi da, kalitatean eta ikusle kopuruan hazten jarraitzeko, bai zinema aretoetan, bai online formatuan.

Festival Amigo FUGAZ Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa, FICAB, Fugaz Sarien Adiskideen Jaialdi gisa estreinatu zen ofizialki. pasa den urtean. Ekimen honen helburu nagusia Espainia mailako jaialdien zirkuituari balioa ematea eta aintzatestea da, eta berau osatzen duten ekitaldien artean sinergiak sortzea.

 

 Zer da FICAB?

Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren Jaialdia 2001. urtean hasi zen egiten Arkeologia gizarteari ezagutzera emateko eta hurbiltzeko, Arkeologiari eta Ondare Arkeologikoari buruzko film dokumentalen bidez. 

Bere laugarren ediziotik aurrera, 2004an, jaialdia lehiaketa bihurtu zen eta hortik aurrera hiru sari banatzen ditu: Jaialdiko Sari Nagusia, Publikoaren Sari Berezia eta zientzi dibulgazioaren Arkeolan Saria. 2006. urtean Fedarcinen sartu zen, Arkeologia eta Ondasun Zinemaldien federazio europarrean, eta nazioarte mailako epaimahaia du orduz geroztik.

Urtero egiten da jaialdia eta bertan biltzen dira historiari eta arkeologiari buruzko dokumentaletan adituak diren ekoiztetxe ospetsuenak nahiz ikerketa arkeologikoaren kalitateak bermatutako ekoizpen txikiak. Ikasleei zuzendutako hezkuntza atala ere badu 2015. urteaz geroztik.

Jaialdi honi buruzko informazio guztia www.ficab.org webgunean ikus daiteke.

Edozein informaziorako Oiasso Museoarekin harremanetan jarri (Eskoleta, 1 20302, Irun Gipuzkoa),  helbidean edo 943 63 93 53 telefonoan.

WEB ARKMO banner 900x500 sinLOGOS
Klik argazkian laburmetraiak ikusi ahal izateko