DIES OIASSONIS. Erromatar jaialdia 2026

DIES OIASSONIS. Erromatar jaialdia 2026
DIES OIASSONIS ERROMATAR JAIALDIAREN XV. EDIZIOA
UZTAILAK 14-19 

ONGI ETORRI DIES OIASSONIS ERROMATAR JAIALDIRA!

Hastera doa Dies Oiassonis birsortze historikoaren jaialdiaren XV. edizioa, eta xedea hala denez, berriz ere Irungo erromatar iragana, Oiasso zaharra, ezagutaraziko zaio jendeari. Irundarrek eta bazter guztietatik etorritako jendeak zesarren garaia birsortzen dute egun batzuetan, jarduera askotarikoak eginez (antzerkia, musika, gastronomia, legionarioak, gladiadoreak, artisautza…).

Dies Oiassonis 2026 programa osoa laster deskargatu ahal izango duzu hemen.

Zatoz erromatarren garaiko bizimodua ikusiz gozatzera! Ausartzen al zara erromatarrez mozorrotuta etortzen?!

uztailak 14, asteartea. 20:00
ANTZERKIA: "JASÓN Y LAS FURIAS" antzezlana

Lekua: Amaia KZn 

Antzerkia: JASÓN Y LAS FURIAS

Urrezko ahari-larrua eskuratzeak behar zuen izan haren balentriarik handiena, baina bere zoritxarraren hasiera bihurtu zen. Medearen laguntzari esker eskuratu ondoren, Jasonek betiereko maitasuna zin egin zion, eta biek egin zuten ihes harrera egingo zien leku baten bila. Korintora iristean, Jasonek laguntza eskatu zion Creonte erregeari, baina asiloa ematearen truke haren alaba Creusarekin ezkontzeko agindu zion.Bere aberrigabeaz gogaituta, Jasonek onartu eta urratu egin zuen egindako zina. Emandako hitza bete ez izanak Medearen hira piztu eta jainkoek bidalitako Furien etorrera eragin zuen, Jasonek bere iraganari aurre egin ziezaion behartzeko: infernuetara jaitsita baizik ez da salbatuko Medeak ezarri nahi dion zigor odoltsutik. Halere, bere urrats guztiak behar bezala berreraikitzen ez baditu, agian ez du nahikoa izango Hadesera jaistea...

Lekua: Amaia KZ
12 urtetik gorakoentzat
Iraupena: 105 minutu
Sarrera: 7 € (Eskuragarri Turismo Bulegoan edo amaiakz.sacatuentrada.es)

Informazio Gehigarria

Hasiera 14-07-2026 20:00
Amaiera 14-07-2026 21:45
Prezioa 7.00€
Tokia Oiasso Erromatar Museoa

Kokapena