ERAKUSKETA: NEANDERTALAK

2025/04/11 - 2025/08/31 ERAKUSKETA: "NEANDERTALAK: ezagutu beste gizadia Mendebaleko Pirinioetan" "Neandertalak. Ezagutu beste gizadia mendebaleko Piririoetan" da Arkeologi Museoak, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko beste museo eta material arkeologikoen biltegiekin...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Dies Oiassonis: Jaialdia

Dies Oiassonis Irungo XV. Jaialdi Erromatarra   2025ko Uztailak 9-13   Dies Oiassonis jaialdiaren XV. edizioak espero baino are arrakasta handiagoa izan du, herritarren erantzun bikainari esker Uztailaren 9tik 13ra arte, Dies Oiassonis jaialdi erromatarraren XV...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

OIASSOKO TERMEN IREKIERA

OIASSOKO ERROMATAR TERMEN AZTARNATEGIA   Bisita gidatuak Oiassoko termetara eta Museora Bisitaren helburua, inauguratu berri den Oiassoko termetako aztarnategi arkeologiko erromatarrera bisitariak hurbiltzea izango da. Egunak: larunbatero, Dies Oiassonis Erromatar Jaialdian izan ezik uztailak...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

ERAKUSKETA: GUTXIENGO ITZEL HORI

ERAKLUSKETA: "Gutxiengo itzel hori" 2025/11/07 - 2025/08/24 Aurten ere, Oiasso Museoaren, Irungo Udalaren, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren Fundazioaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren arteko lankidetzari esker, erromatarren garaia hobeto ezagutzen laguntzen...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

HISTORIA - ZIENTZIA ZIKLOA

HISTORIA - ZIENTZIA Zikloa: 

Emakumeak: sexua eta ugalketa. kontatu gabeko istorioa

Irungo Oiasso Museoak eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak abian jarri dute "Historia – Zientzia" urteko zikloaren bigarren edizioa. Ziklo honen helburua da osasun-ikerketak eta ezagutza zientifikoak historian zehar gizartearen aurrerabidean izan duten eta izaten jarraitzen duten eragina zabaltzea. Horretarako, elkarrizketa-formatu batean, bi erakundeek partekatzen eta osatzen dituzten gaiak jorratuko dituzte: zientzia, dibulgazioa, historia eta osasuna.

Gizartearen eta pertsonen osasun-egoera eta bizi-kalitatea, besteak beste, osasun publikoaren, osasun-arretaren edo hirigintzaren arloetan egindako aurkikuntza zientifikoek eta horietatik eratorritako jarduerek zehazten dute.Oiassoko Museoa, bere hurbiltasunagatik, ingurune aproposa da egindako bide hori zabaltzeko eta gai horien inguruko eztabaida eta elkarrizketa proposatzeko.  

EGITARAUA  
 
ERAKUSKETA: EMAKUMEAK, EMAGINAK ETA ERDITZEAK

URRIAK 18, ostirala 18:00

Denboraldiko erakusketaren inaugurazioa. Doako sarrera.  

Erakusketa 2025ko urtarrilaren 12a arte ikusgai egongo da.

HITZALDI ZIKLO ELKARRIZKETATUAK

Zientzia eta historiaren arteko elkarrizketak

URRIAK 22, asteartea 19:00

Moderatzailea: Sergio Cardoso

Uxune Apalategi – Elena Torregarairen arteko elkarrizketa. Antzinako Egipto: "Antzinako Egiptoko kontatu gabeko Hª"

URRIAK 23, asteazkena 19:00

Moderatzailea: Koldo Garcia

Maria M. Caffarel eta Mertxe Urteagaren arteko elkarrizketa. Erroma: "Erromatarren garaiko kontatu gabeko Hª"

URRIAK 24, osteguna 19:00 

Moderatzailea: Cristina Ubani Mikel Gorostidi eta Isabel Mellénen arteko elkarrizketa. Erdi Aroa: "Erdi Aroko kontatu gabeko Hª"

XANTALEN NEKROPOLIKO  BISITA GIDATUA

URRIAK 26, larunbata 11:00

ANIZTASUNAREN EKITALDIA 2024

Oiasso Museoa
izango da berriz ere
Aniztasunaren Ekitaldiaren eszenatokia,
Chillida Leku eta TOPIC museoekin batera  

Arteak mugarik ez duela abiapuntu hartuta, aurten ere, ondorengo egunetan ospatuko den Aniztasunaren Ekitaldia aurkeztu nahi dizuegu:

Urriaren 11an Oiasso Museoan, Irun 19:00etan
Urriaren 12an TOPIC-Tolosan, 18:30ean
Urriaren 13an Chillida Lekun, Hernani 12:00etan

Musika eta dantza emanaldiek erakutsiko dute arteak ez duela mugarik, eta museoek etorkizun justu eta iraunkor bat eraikitzeko duten balioa berresteko aukera emango dute.  

Aniztasunaren Ekitaldira gonbidatutako artistak: Iñaki Salvador, Jakes Txapartegi, Simon Ezquiaga, Juncal Cepeda eta Olga Grande, Ezezagunok Antzerki Konpainia, Uikan Dantza Taldea eta Verdini Dantza Taldea, dantza garaikideko konpainia, aurten Donostiako Udalak ematen duen sarreraren Urrezko Danborra jaso duena.  

Oraingo honetan, Emma Larretak berriro aurkeztuko duen Ekitaldiak Ana Pérez aktore eta antzerkigile eta Ezezagunoken sortzailea omenduko du. Irabazi-asmorik gabeko antzerki-elkarte hau 2008an sortu zen, eta bere helburua desgaitasun intelektuala duten aktoreekin antzerki-muntaiak jendaurrean prestatzea eta antzeztea da.

Aniztasunaren Ekitaldi hau, musika, dantza eta antzerki festa bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sorkuntzari leku egiteko. Ospakizun horretara jende guztia gonbidatu nahi dugu artista hauen gaitasun handiaz gozatzeko, parte hartzeko eta konpartitzeko, Gipuzkoako hiru museo-ingurunetan, aurten ere elkartu direnak ekitaldi hau eskaini ahal izateko.

Ekimen honen bidez, Oiasso Museoak, TOPICek eta Chillida Lekuk sortzaile horiei eta beren aniztasunagatik egiten duten lanari babesa eman nahi diete. Ekimen honen bitartez, Oiasso Museoak, TOPICek eta Chillida Lekuk sortzaile hauei eta euren ezgaitasunetatik egiten duten lanari lagundu nahi diete.

Sarrerak: 5,00 € pertsona bakoitzeko eta museo bakoitzean daude salgai.

Deskargatu prentsa-oharra hemen

Informazio gehiago:

www.topic.eus
www.oiasso.com
www.museochillidaleku.com

Logos Gala de la diversidad 2024

 

ABUZTUAN OIASSON

OIASSO MUSEOAK HIRIKO ONDARE ARKEOLOGIKOA EZAGUTZEKO BISITA GIDATUAK ESKAINTZEN DITU
GAINERA, DOAKO BISITA GIDATUAK HASIKO DIRA "MEGALITOAK. ESPAZIO SAKRATUAK ETA LURRALDE-ERREFERENTEAK "

Oiasso Museoak bisita gidatuak eskaintzen ditu Irunek erromatarren garaian duen ondare arkeologiko aberatsa ezagutzeko: portua eta bertako biltegiak, terma publikoak, nekropolia eta Oiasso inguruko meatze-ustiategiak, duela 2.000 urte egungo Irun hartzen zuen hiria.

BISITA GIDATUAK OIASSO MUSEORA

Ostiralero, 11:30etan euskaraz eta 12:30etan gaztelaniaz, museoak bisita gidatuak eskaintzen ditu bere erakusketa iraunkorrean. Bertan, larruz eta egurrez landutako objektuak, merkataritzari eta arrantzari buruz hitz egiten diguten material arkeologikoak edo goi inperioko hiri erromatar baten eguneroko bizitza nabarmentzen dira: dieta, janzkera, idazketa, aisia edo erlijioa.

IRUGURUTZETAKO MEATEGI ETA LABEETARA BISITA GIDATUAK

Larunbatero, 11:00etan, Oiasso museoak bisita gidatuak eskaintzen ditu Irugurutzeta meategietan. Bertan, Euskadiko kiskaltze-labeen bateriarik handiena dago eta Aiako Harriko meatzaritzaren jatorria ezagutu dezakegu. Bisitaren topalekua Irugurutzeta paraje naturalean bertan izango da.

XANTALEN NEKROPOLIRA BISITA

Igandero, 11:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz, bisita gidatuak egiten dira TIR Tour Irun Romano APP-ren laguntzarekin, aurkikuntza arkeologikoak izan diren lekuetatik ibilbide interaktiboa, Xantalen ermitan (erromatarren garaiko aztarnategi arkeologikoa) nekropolia bisitatzea barne.

Bisita gidatuek 5,75 euroko tarifa orokorra eta 4,00 euroko tarifa hobariduna dute. 6 urtetik beherako haurrentzat doakoak dira.

"EMAKUMEEK DIOTE" ETA "MEGALITOAK. ESPAZIO SAKRATUAK ETA LURRALDE-ERREFERENTEAK ", ALDI BATERAKO DOAKO BI ERAKUSKETA OIASSON

"Emakumeek diote" erakusketa balio handiko pieza arkeologikoak miresteko aukera bikaina da, lehenago beren jaioterritik, Meridatik, kanpo inoiz erakutsi ez direnak eta erromatarren garaiko emakumeen bizitzaren hainbat alderdiren lekukotza ematen dutenak. Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiari eta hiri horretako Monumentu Partzuergoari esker iritsi dira Irunera.

"Megalitoak. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak" Euskal Herriko monumentu megalitikoei buruz inoiz egin den bildumarik osatuena da, 150 pieza original baino gehiago, duela milaka urte eraiki zituzten gizarteetara modu errazean hurbiltzeko aukera ematen dutenak. Larunbatero, 11:30etan euskaraz eta 12:30etan gaztelaniaz, doako bisita gidatuak egingo dira Irunera iritsi den erakusketa honetan, Bilboko Arkeologi Museoaren eskutik.

Erakusketak doakoak dira eta museoaren ohiko ordutegian daude eskuragarri. Informazio gehiago eta erreserbak: 943 63 93 53

 

Txangoa: Irulegi - Nafarroako Museoa

Txango arkeologikoa Irulegira eta Nafarroako Museora
Larunbata, 2024ko ekainaren 22an

Irulegiko eskua Nafarroako Gobernuaren irudi galeria 14Irulegiko aztarnategia Iruñea inguruan dago, muino baten tontorrean. Burdin Aroko antzinako herrixka baten aztarnak daude, K.a. I. mendean kokatu ditzakegunak, eta Erdi Aroko gaztelu baten hondakinak ere bai. 2021ean Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek brontzezko objektu bat aurkitu zuten, esku formakoa. Bertan inskripzio batzuk zeuden idatzita, eta horietako batzuk "Zorioneku" hitzaren erabileraren lekuko dira, Euskal Herriko hizkuntza arkaikoaren aztarna direnak. Irulegik Antzinako Erromako historiaren gertaera batera, Sertorioren Gerrara, hurbiltzeko aukera ematen digun aztarnategia da. Bidaia honetan, Martin Aiestaran indusketaren zuzendariarekin bisita egiteko aukera izango dugu. Bazkal ostean, Iruñeako arkeologi museoan bisita gidatu bat izango dugu erromatar garaiko esposizioa ikusteko.

* Irulegiko mendira igotzeko, aldapa handi bat igotzeko prest egon behar da. Bisita honek 150 eskailera maila ditu eta hiru orduko ibilbidea, 5 km guztira, eta zutik egongo gara denbora guztian.
 
Ibilbidea
8:30: Irteera Irundik, antzinako Viseran.
9:00: Irteera Donostiatik, Xanti Jatetxean, Anoetako pasealekuan.
10:30: Irulegiko aztarnategiaren bisita, Ilundainen.
14:30: Bazkaria Irulegiko taberna jatetxean, Mutilban.
17:00: Nafarroako Arkeologi Museora bisita.
18:30: Itzulera.

DATU PRAKTIKOAK

Prezioa: 90 €.

Honakoak barne hartzen ditu: autobus bidaia, aipatutako aztarnategietarako sarrerak, pertsonal espezializatuaren bisita gidatuak, bazkaria Irulegi jatetxean eta bidaia asegurua.

Izena emateko baldintzak:

Lekua erreserbatzeko museora deitu behar da. Esleitu ondoren, ordainketa eskudirutan, txartel bidez edo banku-transferentzia bidez egin beharko da (transferentziaren kontzeptuan izena jarriz) eta izen-emate orria aurkeztu.

Bidaia bertan behera utz daiteke gutxienez 25 pertsona apuntatzen ez badira. 

Txango arkeologiko eta kulturalaren informazioa eta inskripzio-orria ondorengo dossierrean deskargatu dezakezu: Txango arkeologikoa Irulegira eta Nafarroako Museora

Informazio gehiago www.oiasso.com helbidean edo 943.63.93.53 telefonora deituta.

AGENDA

Uztaila   2025
A A A O O L I
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA