 
				Josue Susperregi (Arkeolan Fundazioa) eta Mertxe Urteagaren (Gipuzkoako Foru Aldundia) eskutik, egur historikoen datazioaren 25 urteko ikerketa errepasatuko du hitzaldiak Dendrokronologia zuhaitzen urteko hazkunde-eraztunak aztertzen dituen zientzia da.
Teknika honen bidez, zehaztasun handiz datatu daitezke kronologia ezezaguneko zurak. Arkeolango laborategia Iberiar penintsulako zentro bakarreneetako bat da, datazio dendrokronologikoan zentratua, eta datazioak ezartzeko behar diren kronologia nagusiak edo erreferentziak egin ditu, XII. mendearen amaieratik gaur egunera bitartekoak. Horrela, gure ondare historiko eta artistikoaren hainbat elementuri buruzko aurkikuntza garrantzitsuak egiten lagundu du: baserriak, jauregiak, ibai-presak, kaiak, itsasontziak, zurezko altzariak eta abar.
Josue Susperregi doktore izendatu berri du Utrechteko Unibertsitateak, eta epaimahaiak ikerketaren izaera aitzindaria eta zurezko kultura-ondarearen analisian eta balioan egindako lanaren garrantzia nabarmendu zituen. Josue Susperregi, Arkeolan Fundazioko dendrokronologia laborategiko arduraduna da.
Mertxe Urteaga,Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzako Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuko arkeologoa da.
NOIZ: AZAROAK 5, asteazkena 19:00etan
HIZKUNTZA: gaztelera
Doako sarrera eserlekuak bete arte
| Hasiera | 05-11-2025 19:00 | 
| Amaiera | 05-11-2025 20:00 | 
| Inscritos | 0 | 
| Tokia | Oiasso Erromatar Museoa | 

Asteartea, Asteazkena, Osteguna eta Igandea:
 10:00-14:00
 Ostirala eta Larunbata:
 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Asteartetik larunbatera:
 10:00-20:00
 Igandeetan:
 10:00-14:00

Bisita gidatuak (ordua eskatzeko telefonoa 943 639 353).
Igandero 11:00etan: Partikularrentzako bisita gidatua Xantalen aztarnategi arkeologikora. PREZIOA: 5,75 €
