Burdinaren Bidea Pirinioetan

Burdinaren Bidea Pirinioetan, gero eta ezagunago

Pirinioetako Burdinaren Bidea Okzitaniako, Andorrako, Kataluniako eta Euskadiko zenbait lekutan barrena doa, eta jarduera siderurgikoek utzitako industri ondare aberatsa ematen dute aditzera.
Irugurutzetako meatze-ingurunea Europako Kontseiluaren kultura-ibilbideen Europako Sarean sartu den ibilbidearen parte da, eta industria-ondarea ezagutarazi eta mugaz gaindiko lankidetza sustatu nahi du.

 

Kontsultatu Bidea

Nazioz gaindiko kultur ibilbideak webgunea estreinatu berri du, eta bertan ibilbide hori osatzen duten 26 baliabideak modu errazean azaltzen dira. Gisa honetara, diseinu modernoaren eta nabigazio errazaren aldeko apustua egin da, bisitatu daitezkeen puntu guztien informazio praktikoa erakutsi ahal izateko.
Horrela, eremu geografikoen, gaien (meatzeak, forjaketa edo burdin-lana) edo kategorien (ibilbideak, museoak edo monumentuak) araberako abentura propio bat egiteko aukera planteatzen zaigu hemen.

 

Planifikatu zure bisita

Oiasso Museotik bisita gidatuak egiten ditugu Irugurutzetako meatze-barrutira, hau da, Euskadiko mineralaren kaltzinazioa egiteko Aiako Harrian kokatua dagoen bateria garrantzitsuenetako batera.
Baina Oiasso hiri zaharretik ez oso urrun, beste meategi batzuk ere bisita daitezke, Arditurrikoak, adibidez. Galeria horiek ere Burdinaren Bidearen parte dira, eta horien inguruko informazio interesgarria ere ikusgai dugu ibilbidearen webgunean. Horrela, proiektuaren webgune hau erakusleiho ez ezik, jarduera berrietarako, erakusketetarako, egin litezkeen jardunaldietarako eta gaiarekin lotutako hitzaldietarako irizpide ere bihurtzen da.


Jarri gurekin harremanetan eta zalantzak argituko dizkizugu!