Izandako erakusketak

Gordailua Oiasson: argiztapena

2023/07/28 -2023/12/17

Oiasso Museoak eta Gordailuak, Gordailua Oiasson proiektuarekin, leiho bat ireki nahi dute gizartearengan gure kultura-ondarea sustatzeko eta ondare hau kontserbatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia pizteko.Hemen ikusgai dauden objektuak Gordailuan gordetzen dira, eta Oiasso Museoaren bitartez kultur ondare kolektibo hori partekatzea dugu helburu.

Gordailua Oiasson ekimena Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzaren emaitza da, eta, haren bidez, Oiasso Museoak Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroko pieza etnografikoak erakusten ditu, gune espezifiko batean. 2019an hasitako lankidetza honek 2023an jarraituko du argiztapenarekin, kriseiluekin eta meatze-lanparekin lotutako piezen bilduma batekin.

Argiztapena Antzinaroan erabilitako argien artean eta Oiasso museoko arkeologia-bilduman ikusgai ditugunak kriseiluak edo olio-lanparak daude. Lanpara horiek aukera ematen zuten argia leku batetik bestera eramateko, gela batean argi-puntu ugari izateko eta gaueko bizitza garatzeko. Kriseilu erromatarren ezaugarrietako bat erregai-biltegiaren gainean diskoa edo estalkia egotea da, hainbat motiborekin apaindua. Aiako Harriko Oiassoko meategietan kriseilu erromatarren aztarnak aurkitu dituzte.Meategiko lanak argiztapen artifiziala eskatzen du, baina lanparek ere hondamendia eragin zezaketen, grisu edo metano gas leherketa bat. XIX. mendearen hasieran, Humphrey Davyk segurtasun-lanpara bat asmatu zuen, zulo oso fineko metalezko sare bati esker sugarra kanpora zabaltzea eragozten zuena. XX. mendearen hasieratik meatzaritzan erabilitako beste lanpara mota bat karburozko lanpara edo azetilenozkoa izan da, ura eta kaltzio karburoa nahastuta sortutako gasa. mendearen erdialdean lanpara elektrikoak meatzaritzan sartzeak meatzarien segurtasuna hobetzea ahalbidetu zuen.

Pieza hauek urte amaierara arte egongo dira ikusgai.

 

Doako sarrera.

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Turismo familiar
roma atlantiaca
Ruta Del Ferro
industria turismoa
ERIH
Route COE
Ficab
Hotel Alcazar