"Neandertalden gainbehera" erakusketaren inaugurazioa

"Neandertalden gainbehera" erakusketaren inaugurazioa

"Neandertalen gainbehera duela 45.000 urte. Krisi klimatikoa eta Homo sapiens espeziearen etorrera" ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA:

OTSAILAK 5, osteguna 17:30  Ana-Belén Marín, erakusketako komisarioak zuzendutako bisita gidatuarekin. 

Hizkuntza: gaztelera

TOKIA: OIASSO MUSEOA. Eskoleta 1, 20302 Irun, Gipuzkoa

DOAKO SARRERA


Erakusketa Kantabriako Unibertsitateko EvoAdapta Taldearekin eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin egindako lankidetzaren emaitza da, eta Neandertalen desagerpenari buruzko SUBSILIENCE proiektu europarraren emaitzak aurkezten ditu.

Erakusketak anbizio handiko proiektu zientifiko baten emaitza nagusiak aurkezten ditu. Proiektu horrek Europako azken talde neandertalen biziraupen-estrategiak eta erresilientzia-gaitasuna aztertu ditu, duela 57.000 eta 27.000 urte bitarte.

Gainera, giza eboluzioaren une garrantzitsu batean zentratzen da: azken Neanderthalen eta Iberiar penintsulara iritsi ziren lehen Homo sapiensen arteko trantsizio-aldian. Klima-aldaketa azkar eta bortitzek markatutako etapa da,gainera espezieen artean sortutako lehiak gero eta handiagoak ziren, baita haragijaleen artekoak ere; faktore horiek paisaiak eta elikadura-baliabideak ustiatzeko estrategiak eraldatu zituzten.

Informazio Gehigarria

Hasiera 05-02-2026 17:30
Amaiera 05-02-2026 18:30
Tokia Oiasso Erromatar Museoa

Kokapena