IRUGURUTZETAKO INTERPRETAZIO ZENTRUKO IREKIERA
Interpretazio-zentroko bisita doakoa izango da inaugurazioaren asteburuan, irundarrek eta bisitariek Irugurutzetako espazio berri hori ezagutzeko aukera izan dezaten irekita egongo den lehen egun horietan. Zentroa irekita egongo da:
Ostiralean, maiatzak 22, 16:00eatik 19:00etaraGainera, bertaratu nahi duten guztiek Tren Txikitoa har dezakete meategi-gunera igotzeko. Tren Txikitorako sarrerak maiatzak 15 ostiraletik aurrera eskuragarri egongo dira, Oiasso museoko webgunean. Aurki zabalduko da inaugurazioko asteburuaren programazio berezi guztia, adin guztietako jendeari zuzendua. Tren Txikitoaren ordutegiak:
Ostirala, maiatzak 22
- Joanekoa 16:00etan eta itzulera 18:00etanLarunbata, maiatzak 23
- Joanekoa 11:00etan eta itzulera 12:30eanIgandea, maiatzak 24
- Joanekoa 11:00etan eta itzulera 13:00etanInterpretazio-zentro berria
Proiektu honetan, 2 milioiko inbertsioarekin, goitik behera birgaitu dira labeak, eta inguru guztia atondu da, interpretazio-zentro bat ere gehituta. Hari esker, Irungo meatzaritzaren eta industriaren historia ezagutzeko parada izango dute herritarrek eta bisitariek. FITURen aurkeztutako zentro hori mea biltegiratzeko silo zahar batean dago. Bertatik abiatuko da baliabide teknologikoen eta ikus-entzunezkoen bidez gunearen bilakaera ezagutzeko ibilbidea. Museo-espazio berriak bost erakusketa-gune ditu, eta elementu fisiko, grafiko eta digitalak uztartzen ditu esperientzia berritzailea eskaintzeko. Multzoa diseinatzean, guztientzako irisgarria izateko irizpideak hartu dira kontuan. Esaterako, igogailu bat instalatu da, gunearen goiko aldera igotzeko, guztiek ibilbide osoa egiteko aukera izan dezaten. Edukiak lau hizkuntzatan eskainiko dira (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez), eta instalatutako teknologia kontsumo baxuko sistemetan oinarritzen da. Horrela, esku-hartzeak zorrotz errespetatu ditu inguruko natura eta ondarea.
Tren txikitoan joateko SARRERAK eskuragarri egongo dira ostiraletik aurrera Oiasso Museoaren webgunean eta Oiasso Museoko sarreran: www.oiasso.com
https://oiassosarrerak.irun.org/
| Hasiera | 24-05-2026 11:00 |
| Amaiera | 24-05-2026 14:00 |
Asteartea, Asteazkena, Osteguna eta Igandea:
10:00-14:00
Ostirala eta Larunbata:
10:00-14:00 / 16:00-19:00
Asteartetik larunbatera:
10:00-20:00
Igandeetan:
10:00-14:00
Bisita gidatuak (ordua eskatzeko telefonoa 943 639 353).
Igandero 11:00etan: Partikularrentzako bisita gidatua Xantalen aztarnategi arkeologikora. PREZIOA: 5,75 €