Irugurutzeta

Irugurutzeta

IRUGURUTZETAko meategi eta labeetan bisita gidatua

Irugurutzetan bisita gidatua egiteko bidaia Tren Txikitoan egiten da; trenak museoan bertan jasotzen ditu bisitariak eta meatokia dagoen natur ingurunera eramaten ditu. Aiako Harriko eta inguruetako meatze ustiategiak erromatarren garaian hasi ziren, baina Irugurutzetan bisita daitezkeen egiturek XX.mendeko meatze-jardunarekin daukate zerikusia, burdina ateratzeko egiten zena.

Bisita azalpenekin ostiralero:

16:00etan gazteleraz
17:30etan euskaraz

Tarifa: 12,00 €, 9,00 € murriztua 

24 ordu lehenagotik egin behar da erreserba.
ERRESERBA egitea beharrezkoa da 943.63.93.53 telefonoan edo SARRERAK Oiasso Museoaren webgunean eskuratu: www.oiasso.com

edo https://oiassosarrerak.irun.org/

Informazio Gehigarria

Hasiera 24-07-2026 16:00
Amaiera 24-07-2026 17:30
Prezioa 12.00€