IRUGURUTZETAko meategi eta labeetan bisita gidatua
Ondarearen Europako jardunaldiaren programaren barruan Oiasso Museoak ainbat jarduera antolatu ditu. Horien artean Txango hau. Aurten programa arriskuan dagoen kultura-ondarearen inguruan egituratzen da, hiru lan-ildorekin: biziberritzea, eustea eta berriz irudikatzea. Aurtengo leloa "Ondarea gure eskuetan. El patrimonio en nuestras manos"
Irugurutzetan bisita gidatua egiteko bidaia Tren Txikitoan egiten da; trenak museoan bertan jasotzen ditu bisitariak eta meatokia dagoen natur ingurunera eramaten ditu. Aiako Harriko eta inguruetako meatze ustiategiak erromatarren garaian hasi ziren, baina Irugurutzetan bisita daitezkeen egiturek XX.mendeko meatze-jardunarekin daukate zerikusia, burdina ateratzeko egiten zena.
Ibilbide arkeologikoa egingo dugu museotik Irugurutzetara, non balorean jarriko ditugun ondare-guneak babesteko eta kontserbatzeko hartu diren neurriak. Aurtengo udaberrian ireki den interpretazio zentroan bisita sensoriala egingo dugu. Bisitariak ez ditu Irugurutzetako aztarnak soilik ikusiko, baizik eta ulertu, entzun eta sentitu egingo ditu eta ulertuko ditu, entzungo ditu eta sentituko ditu.
Burdinak historian zehar forma eman zion tokian murgilduko gara.
11:00etan gazteleraz
12:30etan euskaraz
Tarifa: 12,00 €, 9,00 € murriztua
24 ordu lehenagotik egin behar da erreserba.
ERRESERBA egitea beharrezkoa da 943.63.93.53 telefonoan edo SARRERAK Oiasso Museoaren webgunean eskuratu: www.oiasso.com
| Hasiera | 04-10-2026 11:00 |
| Amaiera | 04-10-2026 12:30 |
| Prezioa | 12.00€ |
Asteartea, Asteazkena, Osteguna eta Igandea:
10:00-14:00
Ostirala eta Larunbata:
10:00-14:00 / 16:00-19:00
Asteartetik larunbatera:
10:00-20:00
Igandeetan:
10:00-14:00
Bisita gidatuak (ordua eskatzeko telefonoa 943 639 353).
Igandero 11:00etan: Partikularrentzako bisita gidatua Xantalen aztarnategi arkeologikora. PREZIOA: 5,75 €