Oraingo honetan "Ostegunetan Oiassora" hitzaldi zikloan:
JOSUE SUSPERREGIRENren eskutik. Arkeolan Fundazioko ikertzailea eta dendrokronologia laborategiko arduraduna.
Dendrokronologia zuhaitzen urteko hazkunde-eraztunak aztertzen dituen zientzia da. Teknika horren bidez, kronologia ezezaguneko egurrak zehaztasun handiz data daitezke. Arkeolaneko laborategia Iberiar penintsulako dendrokronologia bidezko datazioan espezializatutako zentro gutxietako bat da, eta datazioak egiteko beharrezkoak diren kronologia nagusiak edo erreferentziazko kronologiak osatu ditu. Kronologia horiek XII. mendearen amaieratik gaur egunera arteko aldia hartzen dute. Horrela, gure ondare historiko eta artistikoko elementu ugariri buruzko aurkikuntza garrantzitsuak egiten lagundu du, hala nola baserriei, jauregiei, ibaietako presiei, moilei, itsasontziei, zurezko altzariei eta abarri buruzkoak.
Hitzaldian, laborategi honek Erdi Aroko hainbat ondare-elementutatik jasotako egur-laginen azterketaren bidez lortutako emaitzarik esanguratsuenak aurkeztuko dira.
HIZKUNTZA: gaztelera
LEKUA: Oiasso Museoa, Irun
Doako sarrera eserlekuak bete arte
Hitzaldi honekin amaituko da aurtengo «Ostegunetan Oiasson» zikloa. Kutxa Fundazioaren laguntzarekin bultzatutako ekimen honen bidez, arkeologiarekin, historiarekin eta kultura-ondarearekin lotutako ikerketak eta ezagutza espezializatuak herritarrengana hurbildu dira.

| Hasiera | 26-11-2026 19:00 |
| Amaiera | 26-11-2026 20:00 |
| Tokia | Oiasso Erromatar Museoa |
Asteartea, Asteazkena, Osteguna eta Igandea:
10:00-14:00
Ostirala eta Larunbata:
10:00-14:00 / 16:00-19:00
Asteartetik larunbatera:
10:00-20:00
Igandeetan:
10:00-14:00
Bisita gidatuak (ordua eskatzeko telefonoa 943 639 353).
Igandero 11:00etan: Partikularrentzako bisita gidatua Xantalen aztarnategi arkeologikora. PREZIOA: 5,75 €