DIES OIASSONIS. Erromatar jaialdia 2026

DIES OIASSONIS. Erromatar jaialdia 2026
DIES OIASSONIS ERROMATAR JAIALDIAREN XV. EDIZIOA
UZTAILAK 14-19 

ONGI ETORRI DIES OIASSONIS ERROMATAR JAIALDIRA!

Hastera doa Dies Oiassonis birsortze historikoaren jaialdiaren XV. edizioa, eta xedea hala denez, berriz ere Irungo erromatar iragana, Oiasso zaharra, ezagutaraziko zaio jendeari. Irundarrek eta bazter guztietatik etorritako jendeak zesarren garaia birsortzen dute egun batzuetan, jarduera askotarikoak eginez (antzerkia, musika, gastronomia, legionarioak, gladiadoreak, artisautza…).

Dies Oiassonis 2026 programa osoa laster deskargatu ahal izango duzu hemen.

Zatoz erromatarren garaiko bizimodua ikusiz gozatzera! Ausartzen al zara erromatarrez mozorrotuta etortzen?!

ERROMATAR PINTXOAREN IBILBIDEA
UZTAILAK 10-19
 
11:00-14:30 / 17:00-20:30
ERROMATAR AZOKA

Luis Mariano Plaza, Fermin Calbetón, Foren Karrika, Jenaro Etxeandia

19:00
LEHIAKETA GASTRONOMIKOA

ISICIA OMENTATA

Isicia omentata, antzinako Erromako platera, egungo hanburgesen aitzindaritzat har daiteke: laburbilduz, pinazi zaporeko haragi txikitu enpanada, piperbeltz aleak eta garum izeneko arrain saltsa, ardo zuritan bustitako ogi biribil batekin.

Lekua: Almudena Grandes Plazatxoa
Sarrera: Doan
Edukiera:  40 parte hartzaile

21:00
BIZINEMA

GLADIATOR II

20:15etan espazioa irekiko da. Bertaratutakoek hainbat jardueratan parte hartzeko aukera edukiko dute “Gladiator II” proiekzioa hasi aurretik.

Lekua: San Juan plaza
Sarrera: Doan

Informazio Gehigarria

Hasiera 16-07-2026 11:00
Amaiera 16-07-2026 22:30
Tokia Oiasso Erromatar Museoa

Kokapena