Bakarrizketak: "Oiassoko emakumeak"

Bakarrizketak: "Oiassoko emakumeak"

Irungo Udalak datorren asteartean Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta prestatutako jardueren programa argitaratu du.  Jardunaldi horren inguruan, hilabete osoan, hainbat eta hainbat proposamen antolatu dira udaleko Berdintasunerako zerbitzutik, beste departamentu batzuen eta hiriko emakume elkarteak eta/edo elkarte feministen laguntzarekin.

Aipatzekoa da berdintasun printzipioa zeharkakoa dela programan. Izan ere, udal arlo batek baino gehiagok parte hartu dute hura osatzen, hala nola Gazteria eta Kultura arloek, eta, lehenengo aldiz, Oiasso Museoak ere parte hartu du ekimenean, hilaren 4ko bakarrizketen antolaketan parte hartuta eta Itziar Aretxaga Mexikon bizi den euskaldun astrofisikoari egindako elkarrizketa programaren barruan sartuta.

OIASSOKO EMAKUMEAK MONOLOGOAK

15-20 minutuko iraupena duten hiru bakarrizketek duela 2.000 urteko Oiassoren historiara hurbilduko digute. Erromatarren garaiko errealitate desberdinak biziko ditugu hiru emakumeren begiradaren bidez: emakume alargun bat, baztangaren gaixotasuna pairatzen duena, baina zailtasunak dituen arren, seme-alabak aurrera ateratzeko borrokatzen duena, bere emazteari termetara laguntzen dion esklabu bat, bere askatasuna erosteko aurrezten ari dena eta goi mailako emakume batek ikasketekin jarraitzeko dituen zailtasunak azalduko dizkigu. Garai hartako emakumeek salatzen zituzten diskriminazioari eta bidegabekeriei buruzko gogoetak.

Sarrera doan. Eserleku mugatuak

Sarrerak Oiasso Museoan jasoko dira.

Informazio Gehigarria

Hasiera 04-03-2022 19:00
Amaiera 04-03-2022 20:00
Tokia Oiasso Erromatar Museoa

Kokapena