MARTXOAK 8: Cristina Ubaniri elkarrizketa

Martxoak 8: Emakumearen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, ospatzeko, Oiasso Museotik hurbilagotik ezagutu nahi izan dugu Cristina Ubani ikerlari feminista eta eskubide zibilen aldeko aktibista.

Deskargatu Cristina Ubaniri egindako elkarrizketa

Cristina Ubani – ikertzaile feminista eta eskubide zibilen aldeko aktibista

Historian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1983-1988), ikasketa feministetan eta berdintasunean graduondokoa du UNEDen. Deustuko Unibertsitateko eta Valentziako Unibertsitate Politikoko ikerketa feministako taldeetan parte hartzen du. Berdintasun-gaietako aholkularitza ematen die erakunde publiko eta pribatuei, eta oinarrizko elkarte feministetan parte hartzen du.

Oiasso Museotik Historia eta Zientzia zikloaren garapenean izan duen lankidetza nabarmendu nahi dugu. Aurten laugarren edizioa izango da, eta helburua zientziaren zabalkundea eta historian izan duen bilakaera da. Ziklo honek Oiasso Museoan ikertzaileak, arkeologoak eta historialariak biltzea lortu du.