Antzerki tailerrak
2021ean, Oiasso museoak proiektu berri bat jarri zuen martxan, OIASSORTU izenekoa: bereziki, antzerkian jartzen du arreta, eta, gertutik, jarduera sozialen eta sorkuntzaren bidez, kulturaren alde historiko, humano eta soziala azpimarratzea du helburu.
ANTZERKI TAILERRAK
Museoak hiritarrek antzerkian eta ikuskizun eszenikoetan duten interesa bultzatu nahi du, Dies Oiassonis jaialdi erromatarraren programazioari begira. Jaialdi horren elementu nagusietako bat antzerki-emanaldiak dira, emanaldi amateurrak barne.
Gainera, helburua herritarrak kulturarekin eta kultur ondarearekin harremanetan jartzea ere bada.
HELDUENTZAKO ANTZERKI TAILERRA
Antzerki klasiko grekolatinoa Tania Fornieles aktorearen eskutik.
Arduraduna: Tania Fornieles- Datak: OTSAILA - MAIATZA
- Otsailak 19 eta 26,
- Martxoak 5, 12 eta 26,
- Apirilak 9, 16, 23 eta 30
- Maiatzak 7
- Ordua: 18:00 - 19:30
- Prezioa: 45 €
Tailer guztiak Oiasso Museoan egingo dira, eta bertan izena eman daiteke telefonoz eta posta elektronikoz.943 63 93 53 /
Animatu zaitez eta zure plaza erreserbatu!
Helduentzako tailerretako testuak testu klasikoen egokitzapenak dira, eta haurrentzako tailerretakoak, Aizpea Goenagarenak.














