José Luis Noain

José Luis Noain artistaren erakusketaPosterb

Erakusketa Francisco Giner de los Ríos "Institución Libre de Enseñanza" izenekoaren fundatzailearen lelopean aurkeztuko da: “Eginez ikasten da egiten”, lelo horrek nolabait ere marrazketaren, ordenagailuz lagundutako diseinuaren, grabatuaren eta pinturaren ikaskuntza, praktika eta irakaskuntzaren inguruko jarduketa zabal bat biltzen baitu. Edukia gehienbat didaktikoa da eta José Luis Noainek irakaskuntza ertainean emandako irakaskuntza urteen ondorio da.

José Luis Noainen bizitza eta obra

José Luis Noainek marrazketarako zuen interesa baliteke haurretan izan ohi den berezko joeraren eta osaba artista bat -Luis Noain- edukitzearen ondorio izatea. Hirurogeiko hamarkadako Irun hartan Gaspar Montes eta José Gracenea kalean edo landa ingurunetan margotzen ikusteak, eta Koadroaren Azokak, zeinetan horien obrekin batera Bienabe Artía, Menchu Gal, Enrique Albizu, Jesús Montesen eta zaletu mordo baten lanak ere ikusten ziren, zalantzarik gabe lagunduko zuten pinturarako Noainen zaletasun irmoa indartzen.

Berarentzat pizgarria ziren, gainera, zenbait argitalpen (Novedades eta París Match astekariak, Gráficas Valverde urtekariak, Skira bilduma); eta Donostian egiten ziren Haurrentzako, Gazteentzako eta Eguberrietako pintura lehiaketak; eta, batez ere, Gaspar Montesekin ikasten igarotzen zituen saio entretenituak. Eta, aritu eta aritu, azkenean lortu zuen gurasoek Madrilen ikasten utz ziezaioten. Han, marrazketa, pintura eta grabatuari dagokienez bere prestakuntza osatzen saiatu zen, San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan, Arte Ederretako Zirkuluan, museoetan eta galerietan. Prestakuntza akademiko harekin txandakatuz, interiorismoan hasteko aukera izan zuen, bekadun gisa, eta dekorazio-ikasleen marrazketa-irakasle gisa.

Etapa hartan izan zituen irakasle, ikasketa eta laneko lagun, eta ikusten zituen erakusketa guztietako artistetatik bereziki identifikatu zen bere maisu Antonio López Garcíarekin. Izan ere, behin, Prestakuntza urtea egiten ari zenean, haren estudiora lagundu zion, eta hura bere koadroetako bat pintatzen ari zela, geroago argitalpen eta erakusketetan ikusi zituen obrak miresteko aukera izan zuen bertan. Erakusketa horietan, areagotu egin ziren, López Garcíaren obra eta ibilbide profesionalarekiko Noainen estimua eta miresmena.

José Luis Noain artistaren lanak Flickr-en