Emakumeak eta Gastronomia

EMAKUMEAK ETA GASTRONOMIA

Erakusketa honek gastronomiari eta haren inguruko guztiari buruzko bidaia bat proposatzen digu, gure iragana ezagutzeko. Segurutzat jotzen dugu guztiok emakumeak zirela protagonista nagusiak sukaldeko kontu guztietan, hala nola nekazaritzan, abeltzaintzan, arrantzan edota kontserbazioan eta sukaldaritzan edo aurkezpenean.

Alabaina, mendeen joanean, ez dago emakumeen erreferentziarik lan horietan guztietan. Jakintzaren transmisio isil bat dago, baina ez izen propiorik, ez eta langile horiek lanaren aitortzarik ere. Hori dela eta,emakumeen balioa ikusgai jarri nahi dugu, bai eta gure lurraldeko gastronomiari zer ekarpen egin dizkioten jakin ere, baskoien eta erromatarren garaitik gaur egunera arte. Baina, aro modernoan ere, chefak sukaldeetan sartzen direnean eta haien izenak ezagutzen hasten garenean...Emakumezko zenbat sukaldari ezagutzen ditugu?

Erakusketa honen bidez, emakumeek sukaldean izan zuten garrantzia aztertuko dugu, gastronomiari egin zizkioten ekarpenen berri izango dugu eta emakumeen kontakizuna berridazteari ekingo diogu; izan ere, gaur egun ere, transmisio, ikerketa eta berrikuntza gastronomikoari dagokionez, askotan emakumeak ari dira itzalpean lanean.

BISITA AZALPENEKIN

Abuztuaren 5ean eta 26an, ostegunetan, 18:00etan, Luisa Lopez de Telleria erakusketaren komisarioak eta Noa Dadie Barronek, Euskal Herriko Unibertsitatean Historian graduatuak, bisita bereziak eskainiko dituzte. Bisita hauek doakoak izango dira eta aldez aurretik izena eman beharko da.

ORDUTEGIA
Asteartea-larunbata: 10:00 - 20:00
Igandeak: 10:00 - 14:00

MUSEO ROMANO OIASSO
Eskoleta, 1 - 20302 IRUN
+34 943 639 353

Ayuntamiento de irun
ayuntamiento de irun
Route COE
Ruta Del Ferro
Ficab
calidad turistica logo
Turismo familiar
roma atlantiaca