ERAKUSKETA: NEANDERTALAK

2025/04/11 - 2025/08/31 ERAKUSKETA: "NEANDERTALAK: ezagutu beste gizadia Mendebaleko Pirinioetan" "Neandertalak. Ezagutu beste gizadia mendebaleko Piririoetan" da Arkeologi Museoak, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko beste museo eta material arkeologikoen biltegiekin...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

OIASSOKO TERMEN IREKIERA

OIASSOKO ERROMATAR TERMEN AZTARNATEGIA   Bisita gidatuak Oiassoko termetara eta Museora Bisitaren helburua, inauguratu berri den Oiassoko termetako aztarnategi arkeologiko erromatarrera bisitariak hurbiltzea izango da. Egunak: larunbatero Ordutegia: 11:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz (75 minutuko...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

TOUR IRUN ROMANO (TIR)

Bisita gidatu interaktiboa, TIR aplikazioarekin, Irungo kaleetan barrena, Oiassoren aztarnategi arkeologikoak ezagutzeko. Ibilbide honetan  Erdi Aroko Xantalen ermitara sartuko gara, antzinako nekropoli erromatarra ikusteko. Igandero 11:00etanIraupena: 1:30 orduTarifa: 5,50 (Helduak) 3,85...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB XXV.  BIDASOKO NAZIOARTEKO ZINEMALDI  ARKEOLOGIKOA  2025ko Azaroak 10-15 FICABek bere 25. edizioaren deialdia irekita du filmak aurkezteko Bidasoko 25. Zinemaldi Arkeologikoaren zinemaldia (FICAB) azaroaren 10etik 15era izango da. FICABek jakinarazi du jada...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

ERAKUSKETA: NEANDERTALAK

2025/04/11 - 2025/08/31

ERAKUSKETA: "NEANDERTALAK: ezagutu beste gizadia Mendebaleko Pirinioetan"

"Neandertalak. Ezagutu beste gizadia mendebaleko Piririoetan" da Arkeologi Museoak, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko beste museo eta material arkeologikoen biltegiekin elkarlanean antolatutako aldi baterako erakusketa. Erakusketak ikusleak gonbidatzen ditu gaur egun Euskal Herria deritzogun lurraldean bizi izan ziren Neandertalen unibertso zirraragarria esploratzera. Erakusketaren helburu nagusia da neandertalak benetan nor izan ziren eta zer nolako historia luze eta harrigarria izan zuten lurralde honetan argitzea da. Neandertalen biologia, euren bizimoduak, eboluzio-prozesua eta desagertzearen zergatiak gaur egungo ikerketa arkeologikoaren erdigunean daude, eta euskal erregistro arkeologikoak ekarpen nabarmenak egiten ari da arlo horietan. 

Hamaika beira-arasa, panel ugari eta Emmanuel Roudier artista ezagunak ilustratutako formatu handiko hainbat eszenaren bidez, gizarte neandertalek mendebaldeko Pirinioetako lurretan utzitako ondare arkeologiko zabala erakusten da. Gordailutik, BIBATetik, Nafarroako Gobernutik eta Bilboko Arkeologia Museotik ekarritako izaera desberdineko 150 pieza originalek aberastu egiten dute erakusketa, Foru museoak bultzatuta eta koordinatuta, antzeko gaiak dituzten beste museo batzuetan zehar ibiltzeko asmoz.

Erakusketaren komisarioa Joseba Ríos Garaizar, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Saileko ikertzailea, eta Asier Gómez-Olivencia, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Geologia Saileko ikertzailea izan dira.

Publiko guztientzako erakusketa.

Doako sarrera

Erakusketaren ORDUTEGIA:

Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00 - 19:00

Igandeetan 10:00-14:00

Astelehenetan itxita

"NEANDERTAlak" ERAKUSKETAREN HITZALDI ZIKLOA, EUROPAKO ARKEOLOGIA JARDUNALDIAK DIRELA ETA

Hiru egunetan, ekainaren 11, 12 eta 13an, Joseba Ríos Garaizar eta Asier Gómez Olivencia erakusketako komisarioek, Ana Belén Marín-Arroyo aurrehistorialariarekin batera, neandertalen ikerketan egindako aurrerapen berrienak partekatuko dituzte publikoarekin. Neandertalak 300.000 urte baino gehiagoz bizi izan ziren Europan, eta haien konplexutasunak, adimenak eta desagertzearen misterioak liluratzen jarraitzen dute.

Programatutako hitzaldiak:

Ekainak 11, asteazkena, 19:00etan

"Gizarte neandertalak mendebaldeko Pirinioetan, 100 urte baino gehiagoko ikerketa arkeologikoen ondoren", Joseba Ríos Garaizarren eskutik.

Hitzaldi honetan, Euskal Herriko neandertalei buruzko ikerketaren mugarri garrantzitsuenen errepasoa egingo da, eta nola neandertalek modu esanguratsuan lagundu duten mundu zaharraren zati handi batean 200.000 urte baino gehiagoz bizi izan zen gizateria honen egungo irudia eratzen.

Ekainak 12, osteguna, 19:30

“Neandertalen gainbeheraren arrazoiak: Iberiar penintsulan izan duen gainbehera", Ana Belén Marín-Arroyoren eskutik.

Neandertalen desagerpenean eragina izan zezaketen faktoreei buruzko hausnarketa zientifikoa, Europa hegoaldeko aztarnategi garrantzitsuenetako datuekin.

Ekainak 13, ostirala, 19:00

"Neandertalak: teknika berriak eta aurkikuntza berriak", Asier Gómez Olivenciaren eskutik.

Hitzaldi honetan giza talde honen paleobiologiaren errepasoa egingo da, lurraldean aurkitutako erregistro fosila errepasatuko da eta El Polvoríneko (Karrantza) I. leizean egindako aurkikuntza berriak aurkeztuko dira.

Sarrera librea lekua bete arte.

Informazio gehiago helbidera idatziz edo 943 63 93 53 telefonora deituz eska daiteke.

Ahots baimenduak

Joseba Ríos Garaizar Bizkaiko Foru Aldundiko arkeologo teknikaria da. Euskal Herriko gizarte neandertalei buruzko 25 urteko ikerketan, Mendieta, Axlor, Arlanpe, Askondo, Aranbaltza, Amalda I eta Amalda III aztarnategietan indusketak zuzendu ditu. Ekarpen garrantzitsuak egin ditu neandertalen bizimoduei eta historiari buruz, artikulu zientifiko eta monografia askotan argitaratuak, eta Iberiar penintsulako zurezko tresnarik zaharrenaren aurkitzailea da.

Asier Gómez Olivencia, Euskal Herriko Unibertsitateko giza eboluzioan eta kuaternarioan aditua den paleontologoa da. Bere doktore-tesia Atapuercako Ikerketa taldean egin zuen, eta oraindik ere talde horretakoa da. Euskal Herriko, Frantziako eta Belgikako aztarnategietako fosil neandertal ugari identifikatu eta argitaratu ditu. Gaur egun, El Bolvoríneko (Karrantza) I. leizeko aztarnategia zuzentzen du, eta neandertal arkaikoen aztarnak aurkitu dira bertan.

Ana Belén Marín-Arroyo Kantabriako Unibertsitateko Historiaurreko irakasle titularra da. Bere ikerketa-arloa giza taldeen erresilientzia ebaluatzean oinarritzen da, haien biziraupen-estrategiak aztertuz eta duela 200.000 eta 3.000 urte Eurasian aurre egin behar izan zieten klima- eta ingurumen-baldintzekin alderatuz. Hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, betiere Espainiako eta nazioarteko geologia, genetika, ekologia, biokimika, tafonomia edo botanikako diziplina anitzeko ikertzaileekin lankidetzan. Gaur egun, indusketa-kanpaina bat zuzentzen du Aitzbitarte III aztarnategi arkeologikoan. 

Gordailua Oiasson: Bainua eta garbitasuna

Bainua eta garbitasuna

2025/03/31 - 2025/09/01

Oiasso Museoak eta Gordailuak, Gordailua Oiasson proiektuarekin, leiho bat ireki nahi dute gizartearengan gure kultura-ondarea sustatzeko eta ondare hau kontserbatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia pizteko.Hemen ikusgai dauden objektuak Gordailuan gordetzen dira, eta Oiasso Museoaren bitartez kultur ondare kolektibo hori partekatzea dugu helburu.

Gordailua Oiasson ekimena Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzaren emaitza da, eta, haren bidez,Oiasso Museoak Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroko pieza etnografikoak erakusten ditu, gune espezifiko batean. 2019an hasitako lankidetza honek 2025an jarraituko du bainua eta gabbitasunarekin lotutako piezen bilduma batekin.

Antzinako zibilizazio guztien artean, erromatarrek izan zuten bainu eta norberaren garbitasunarekiko pasiorik handiena. Oiasso museoko bitrinetan hainbat pieza arkeologiko ikus daitezke, garbiketa eta gorputzaren zaintzarako erabiltzen ziren tresnak, Oiassoko terma erromatarretan eta Irungo beste aztarnategietan aurkitu direnak: matxardak, orraziak, ile-orratzak, ukenduak gordetzeko botilak, koilarak,…

Baina erromatar munduan bainua ez zen higiene kontua soilik. Terma publikoek masaje eta depilazio gelak zituzten, ariketa egiteko guneak, arte lanak erakusteko espazioak, eguzkia hartzeko lekua edo baita jan eta edateko tokiak ere zituzten. Terma publikoak erromatar munduko bizitza sozialaren eta aisialdiaren oinarrizko erakundea ziren.

Antzinako Erroman ez bezala, gure kulturan bainua esperientzia pribatua da, etxean zaintzen dugu itxura. Ongizatea edo masajea, estetika, ile-apandegi eta horrelakoak, beste establezimendu espezializatuetan egin ohi dira. Honela bada, horietako zenbait toki, gure eguneroko bizitzaren hainbat istorioen testigu izan da, esate baterako Irungo Peluqueria César historikoa.

Doako sarrera

MARTETIK MARTERA

2024/12/05 - 2025/03/30

ERAKUSKETA: MARTETIK MARTERA

OIASSO MUSEOAREN ERAKUSKETA BERRIAK MITOLOGIA ETA ASTRONOMIA LOTZEN DITU MARTEREN BITARTEZ

De Marte a Marte - Martetik Martera aldi baterako erakusketak Marte jainko erromatarra planeta gorriarekin lotzen du, historian, mitologian eta astronomian zeharreko ibilbide batean. Erakusketa berria abenduaren 5ean hasiko da eta martxoaren 30era arte egongo da ikusgai.

Erakusketaren bidez, publikoak antzinako mitologiaren, aurkikuntza astronomikoen eta esplorazio modernoaren arteko harremanak ezagutuko ditu, Marte, gerraren jainko erromatarra, eta Marte, gure eguzki sistemaren planeta gorria. Gainera, astronomiarekin edo Marte jainkoarekin lotutako hainbat pieza ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da Atenasko Partenoiko Panateneen frisoko 28 eta 30 bitarteko irudien jatorrizko hustuketa. Bilboko Berreginen Museoak maileguan utzitako pieza da, eta jatorrizkoa Britainiar Museoan dago.

Erakusketak San Telmo Museoaren, Bilboko Berreginen Museoaren, Gordailuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du.

Publiko guztientzako erakusketa, batez ere familientzako.

Doako sarrera

Erakusketaren ORDUTEGIA:

Asteartetik larunbatera: 10:00-20: 00
Igandeetan 10:00-14: 00
Astelehenetan itxita

BURDINA HISTORIAN ZEHAR

2024/09/20 - 2024/12/01

"Burdina historian zehar"
Pirineotako burdinaren ibilbide europearraren museoak eta monumentuak ezagutuz 
ERAKUSKETA

Erakusketa ibiltari hau Oiasso Museoan ikusgai dago abenduaren 1era arte eta Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea elkarteak 2023an egindako argazki lehiaketaren emaitza da.

Pirinioetako Burdinaren Ibilbideak Okzitania, Andorra, Katalunia eta Euskal Herriko hainbat leku zeharkatzen ditu, eta siderurgia-jarduerek utzitako industria-ondare aberatsa ikus dezakegu bertan. Ibilbidea Europako Kontseiluaren kultura-ibilbideen Europako Sarean sartu da.

2018an Irungo Udala "Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea" elkartean sartu zenetik, Irugurutzetako meatze-ingurunea ibilbidearen parte da. Bertan, siderurgiarekin lotutako hainbat udalerrik parte hartzen dute, Foru Aldundiarekin batera, industria-ondarea babestu eta ezagutarazteko, mugaz gaindiko lankidetza sustatzeko eta kultura-turismoaren esparruko produktuak sortzeko. Bidasoa Activak eta Oiasso museoak Irugurutzetari balioa ematen eta hura sustatzen laguntzen dute. Bertan, Euskadiko minerala kiskaltzeko bateria garrantzitsuenetako bat eta antzinako galeria irekiak ditugu.

2023an, Ondarearen Europako Jardunaldietan, "Burdina historian zehar" lehen argazki-lehiaketa egin zen, sare horretako museo eta monumentuen ondare siderurgikoaren ezagutza sustatzeko. Ehundaka lagunek parte hartu zuten lehiaketan, eta orain, Andorran, Katalunian eta Frantzian arrakasta handia lortu ondoren, Irungo Oiasso Museora iritsiko den erakusketa honetan, argazki onenen aukeraketa bat ikus dezakegu.

Erakusketarako sarrera librea da.

Bisita gidatuak

Aurre erreserba beharrenzkoa da Irugurutzetako labeak eta meatzea bisditatzeko latunbatetan, 11:00etan.

Prezioa 5,75 €da helduentzat eta 4,00 €6 eta 14 urte bitarteko gazteentzat.

IrugurutzetakoSarrerak online erosten dira esteka honen bidez: http://oiassosarrerak.irun.org/

Bisitarako elkargunea Irugurutzetako meatzea dagoen natur ingurunea izango da, Irungurutzetako Interpretazio Zentruan.

Helduen eta ikasleen taldeek ere bisita gidatuak erreserbatzeko aukera dute museoaren irekiera-ordutegian.

AGENDA

Ekaina   2025
A A A O O L I
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA