OSTEGUNETAN OIASSORA hitzaldi-zikloa

“OSTEGUNETAN OIASSORA” HITZALDI-ZIKLOA Programa honetan konferentzia bat egingo da hileko azken ostegunean. Hitzaldien hizkuntza: gaztelera URTARRILAK 29, OSTEGUNA               19:00      Eva Tobalinaren hitzaldiak "Ostegunetan Oiassora" hitzaldi-zikloa inauguratuko du. Eva...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Erakusketa: "Neandertalen gainbeher…

2026/02/05 -2026/05/31 erakusketa: "Neandertalen gainbehera duela 45.000 urte. Krisi klimatikoa eta Homo sapiens espeziearen etorrerA"   Erakusketaren inaugurazioa: OTSAILAK 5, 17:30 Ana-Belén Marín erakusketaren komisarioak bisita labur bat eskainiko du inaugurazioan. Erakusketa Kantabriako Unibertsitateko EvoAdapta...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB-EK 26. EDIZIOAREN DEIALDIA IREKI DU Bidasoako Zinema Arkeologikoaren Nazioarteko XXVI. Jaialdia (FICAB) azaroaren 16tik 21era egingo da Irungo Udaleko Kultura Sailak, Oiasso Museoaren bidez, jakinarazi du Bidasoako Zinema Arkeologikoaren Nazioarteko XXVI...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Udaberria Oiasson 2026

Aste Santuko eta Pazkoa Asteko PROGRAMA UDABERRIA OIASSON 2026KO MARTXOAK 31 - APIRILAK 12 Oiasso udaberria ospatzen dugu. Aste Santuko eta Pazko Asteko oporretarako, Oiasso Museoak tailer eta jarduera ezberdinak programatu ditu. Gure jardueren...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Termak

Erromatarren munduan hainbat gela zituzten bainuak ziren termak, tenperatura desberdineko urekin. Ariketa fisikoa egiteko eta aisialdirako leku gisa ere erabiltzen zituzten

Oiassoko terma publikoak museoaren atzeko lorategian aurkitu eta induskatu ziren eta musealizatu berri dira. Indusketetan hipokaustoa zuten hiru gela identifikatu ziren, aire beroa zebilen zoru huts batean datzan berogailu-sistema.

Gelarik handienak, frigidariumak edo ur hotzeko gelak, opus spicatum zoladura mantendu du, ziri edo galburu moduan jarritako adreiluekin. Gaur egun, banaketa eta itxura errealitate areagotuaren berreraikuntza birtualari esker uler daitezke.


Xantalen Nekropolia

Erdi Aroko Xantalen ermitaren barnean aurkitu zuten Oiassoko nekropolia edo hilerria. Zenbait ontzi aurkitu dira, barruan hautsekin, hileta ostilamenduekin batera, esate baterako, zeramikazko ontziak, acus crinalis edo ilerako hezurrezko orratzak, eta fibulak, aurkitutako piezetako batzuk aipatzearren.

Objektu guztiz bikainen bildumak ditu barnean, okupatzaileek zuten bizi mailaren erakusgarri, Atlantikoaren bazterreko erromatar hirietako hiri giroen oso parekoak.

Hilobiekin batera bi eraikinen zimenduak aurkitu ziren, mausoleotzat hartu zirenak. Haietako bat, neurri handiagokoa, Guillermo Sancho, Akitaniako Dukeak berrerabili zuen X. mendean tenplu kristau gisa, aldare bat jarrita. Gune horren erlijio erabilerari eutsi zaio gaur arte, egun ikus daitekeen ermitaren eraikuntzarekin.

Museoa

Oiasso museoa 2006an inauguratu zen, eta erromatarren garaiko hondakin arkeologiko garrantzitsuenak biltzen ditu, azken hamarkadetan eremuan egindako indusketen bidez berreskuratu direnak. Ikerketa arkeologikoari esker, identifikatu ahal izan dira portua eta bertako biltegiak, termak, nekropolia eta inguruko meatze ustiategiak.

Bilduma arkeologikoek erakusten dute, hartan material organikoak dira nagusi, larruan eta zurean landutako objektuekin, gure aroko lehen mendeetan garatu zen finkamendua zela portuak zuen jarduerari, ibilbide atlantikoan baitzegoen, eta inguruetako meatzeei esker.

Bildumak hiru gelatan antolatuak daude: Erromatarren eragina, Portua eta Oiasso. Erromatarren eragina gelak baskoien mundu indigena erakusten du eta haren eta erromatar kolonizatzaileen artean izandako lehen harremanak. Portua gelan, berriz, merkataritzaz eta arrantzaz hitz egiten diguten material arkeologikoak biltzen dituzte beira-arasek, portuarekin loturiko bi jarduera ekonomiko nagusiak, hain zuzen ere. Azkenik, Oiasso gelak Goi Inperioaren garaiko erromatar hiri baten eguneroko alderdiez hitz egiten ditu: dieta, jantziak, idazkera, aisia edo erlijioa.

Irugurutzetako Meatzeak itxita

IRUGURUTZETAKO INTERPRETAZIO ZENTRUAREN ITXIERA ETA BISITA GIDATUAK BERTAN BEHERA  

imagenPROYEC IrugurutzetaIrugurutzeta ingurunearen berregokitzapen eta birgaitze lanak direla eta datorren urtarrilaren 31tik aurrera bisita gidatuak etengo ditugu.

Oiasso Museoak asteburuetako bisita gidatuen eskaintza indartuko du, aldez aurretik erreserbatuta 943 639353: 

Larunbatetan, OIASSO MUSEOAren bilduma iraunkorraren bisita gidatuak. 11:00 gazteleraz eta 12:30 euskaraz.

Igandeetan, Santa Elena ermitako NEKROPOLIAren bisitak jarraituko du, Irun Erromatarra ibilbidearen barruan (TIR), 11:00 gazteleraz eta 12:30 euskaraz

ERRESERBA egitea beharrezko da 943 63 93 53 telefonoan edo SARRERAK Oiasso Museoaren webgunean eskuratu:

www.oiasso.com

https://oiassosarrerak.irun.org/

Hiriaren iragan erromatarraren ezagutza erosoagoa eta eskuragarriagoa da orain.

Irugurutzetako ondare eremuan meatze galeriak eta minerala erretzeko labeak daude.

Aiako Harriko eta haren inguruko meatzeak ustiatzen erromatarren garaian hasi baziren ere, Irugurutzetan ikus daitezkeen egiturek zerikusia dute XX. mendeko meatze jarduerarekin, burdina erauzteko lanarekin. Erauzten zuten lekuetatik eta burdinbideetan barrena, plano inklinatuan zehar, bagoneta batzuetan eramaten zuten burdin mea labeetaraino. Edo bestela airez, pertza batzuei zintzilik eusten zien kable sistema baten bidez. Hara iristean, labeetan erretzen zuten oxido bihurtzeko eta hala bere metal legea areagotzeko.


 

AGENDA

Apirila   2026
A A A O O L I
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA