Xantalen Nekropolira bisita

Xantalen Nekropolira bisita

Xantalen erdi aroko ermitaren barrenean Oiassoko erromatar nekropoli edo hilerri bat aurkitu zen.Errauts-kutxatilak aurkitu zituzten, barrenean -beste pieza batzuen artean- zeramikazko ontziak, acus crinalis edo ilerako hezurrezko orratzak, eta fibulak zituzten hileta-hatuekin batera. Objektu nabarmenen bildumak hartzen ditu barnean, bertan bizi izan zirenen bizi mailaren adierazgarri direnak, ertz atlantikoko erromatar hirietako giroarekin erabat bat datozenak. Hilobiekin batera, mausoleo gisa interpretatu ziren bi eraikinen zimenduak aurkitu ziren. Haietako bat, handiena, X.mendean kristau tenplu bezala erabili zuen berriz Akitaniako Duke Guillermo Sanchok, eta aldare bat gehitu zitzaion. Gune horren erabilera erlijiosoa gaurdaino mantentu da gaur egun ikusten dugun ermitaren eraikuntzarekin.

Erreserbak: 943 63 93 53

Informazio Gehigarria

Hasiera 26-04-2019 11:00
Prezioa 5.50€