Aiako Harriko eta inguruetako meatze ustiategiak erromatarren garaian hasi ziren, baina Irugurutzetan bisita daitezkeen egiturek XX.mendeko meatze-jardunarekin daukate zerikusia, burdina ateratzeko egiten zena.
Bisita azalpenekin larunbatero 11:00etan.
Bisitarako elkargunea Irugurutzetako meatzea dagoen natur ingurunea izango da.
Tarifa: 5,50 €. 24 ordu lehenagotik egin behar da erreserba. Erreserbak: 943 63 93 53