José Latova

José Latova: berrogei urte Espainiako argazkigintza arkeologikoan

2019ko Apirilaren 13tik uztailaren 22ra arte

Arkeologia, gaur egun, gure informazio historikoa handitzeko asmoz toki arkeologikoen ezagutzari aplikatzen diogun metodo bat da eta, berez, oinarri batetik abiatzen da: indusketa orok, ezinbestean, suntsiketa dakar. Horregatik, inoiz ez da aztarnategi bera birritan induskatzen, Heraklitoren gisan, hura ere ezin baitzen ibai berean birritan bainatu.

Arkeologo zorrotz guztiei egiten zaie eztarrian korapiloa aztarnategi batean lehen lagina hartu aurretik eta, lasai lo egin ahal izateko, zehaztasun handiz zaintzen dute indusketa prozesuan gertatzen den oro dokumentatzeko lana.Tradizioz, marrazkigintza izan da sistemarik erabiliena. Ondoren, haren osagarri izan zen argazkigintza, marrazkigintza gainditzeraino.

Bideoan dokumentatzeko sistemek, estazio totaleko posizionamenduek edo bereizmen handiko GPSek hiru dimentsioko argazkiak edo eskaneatuak izaten dituzte osagarri. Gaur egun droneak ere erabiltzen ari gara gure indusketak dokumentatzeko. Dokumentazio neurri oro gutxiegi da, eta bakar bat ere ez dago sobera.Horrela, dokumentalista handien laguntza izatea garrantzi handikoa da, edozein ikerketa arkeologikorako.Espainiako arkeologiaren azken berrogeita bi urteetan, dokumentazio metodoek bilakaera izan dugu, gure herrian ia guztiak izan duen gisan: bilakaera handia eta hoberakoa.

Urte hauetan, 1975-2017 urte bitartean, dokumentalista grafiko bat nabarmenduko da: haren jarduera aintzat hartu gabe, ez daiteke uler hispaniar arkeologia.José Latovaz ari gara. Guretzako ohore bat da bere jarduera profesionalaren ia hasieratik ezagutu izana eta esan dezakegu gure arkeologia sareko gakoetako bat dela.Jakina, hori hala da, une egokian beti egon delako toki egokian.Zientziaren zorroztasuna abenturaren pasioarekin uztartzea eskatzen duen jarduera horren ordezkari perfektua da José Latova eredugarria.

José Latova, Espainiako ondare arkeologikoko argazkilaririk garrantzitsuena

Trantsizioko urteetatik aitzina, Kultura Ministerioak Espainiako ondare arkeologikoa dokumentatzeko politika bati hasiera eman zion. Dokumentazio lan horretan, José Latova pertsonarik garrantzitsuena izan zen eta hala izaten jarraitu du, gaur egunera arte. Latovak komunikabide publiko eta pribatuetan egin du lan, Hispaniako geografia guztian barrena, bertako etapa historiko eta kultura agerraldi guztietan.

Erakusketan ikusten diren zenbait aztarnategi

Hemen agertzen diren aztarnategiei buruzko informazioa osatu dezakezu, pdf deskargatuz:

  1. Mitreoko mosaiko kosmologikoa (Mérida, Badajoz)
  2. Arrabaldeko zeltiberiar altxorra (Zamora)
  3. Meategiek eratutako parajea (Médulas, León)
  4. Medinaceliko arkua (Soria)
  5. Gáldarreko kobazulo pintatua (Kanaria Handia)
  6. Terrakotazko busto plaka, eivissar estilo punikokoa(Puig des Molins, Eivissa)
  7. Villenako altxorra (Alacant)
  8. Grum de Sal-eko ontzi aztarnak (Eivissa)
  9. Kalifen altxorreko dirham multzoa (Kordoba)
  10. Nohedako Behe Erromatar Inperioko villa (Cuenca)(K.o. IV.-V. mendeak)
  11. Djehuty proiektua(Karnak, Egipto)
  12. Djehutiren hilobiko shabti-a(Karnak, Egipto)
  13. Piedra Escritakolabar santutegia(Cenicientos, Madril)
  14. Quintaburebako sarkofago paleokristaua (Burgos)
  15. Pedra do Labirinto (Mogorreko petroglifoak, Marin, Pontevedra)