Historia eta Zientzia Zikloa

Historia eta Zientzia Zikloa

Gizakien, animalien eta ingurumenaren osasunaren arteko harremana (One Health), Oiasso Erromatar Museoak eta Biogipuzkoak antolatzen duten "Zientzia – Historia – Ciencia" zikloaren hirugarren edizioaren ardatza.

Des-extinción PELIKULA eta "5 litro" ERAKUSKETAren inaugurazioa

URRIAK 24, ostirala

Hizkuntza: gaztelera

Doako sarrera eserlekuak bete arte.

Des extinción18:00 "Des-extinción" 56' (Alfonso Par, 2019) Pelikularen proiekzioa

Aurkezpena Koldo Garcíaren esku. Berpitz al daitezke desagertutako espezieak? Patricia Sornosa bakarrizketari eta aktore komikoak, Atapuercako zuzendari Eudald Carbonell arkeologo ezagunaren eskutik, bidaia liluragarri batera gonbidatuko gaitu, erantzunen bila.Horrela, road movie zientifiko honetan, dinosauroen artean ibiliko gara, historiako lehenengo des-desagerpena non eta nola zertu zen ikasiko dugu, Lurraren mugalde izoztuak bisitatuko ditugu mamuten bila, Historiaurreko animalia berpiztuei aurre egingo diegu, eta Neanderthalgo gizaki batekin aurrez aurre topo egingo dugu.

kartela 5 litro19:00 "5 litro"  erakusketaren inaugurazioa

One Healthi buruzko pilotu bat da, Ainhoa Bereziartua (Biogipuzkoako eta EHUko ikertzailea) eta Maddi Astigarraga (ilustratzaile zientifikoa) garatuta. Erakusketa hau proiektu ibiltari bat da, errealitate areagotua erabiltzen duena hiri-osasunari buruzko ezagutzak transmititzeko, eta hiri-inguruneak (airearen kutsadura, zarata, berdeguneak, etab.) pertsonen osasunean nola eragiten duen kontzientziatzeko beharrak eragindakoa. Ainhoa Bereziartuak Inspira Gaztea 2025 saria jaso zuen Kutxa Fundazioaren eskutik, proiektu honen garapenagatik.

Informazio Gehigarria

Hasiera 24-10-2025 18:00
Amaiera 24-10-2025 20:00