Gizakien, animalien eta ingurumenaren osasunaren arteko harremana (One Health), Oiasso Erromatar Museoak eta Biogipuzkoak antolatzen duten "Zientzia – Historia – Ciencia" zikloaren hirugarren edizioaren ardatza.
URRIAK 24, ostirala
Hizkuntza: gaztelera
Doako sarrera eserlekuak bete arte.
18:00 "Des-extinción" 56' (Alfonso Par, 2019) Pelikularen proiekzioa
Aurkezpena Koldo Garcíaren esku. Berpitz al daitezke desagertutako espezieak? Patricia Sornosa bakarrizketari eta aktore komikoak, Atapuercako zuzendari Eudald Carbonell arkeologo ezagunaren eskutik, bidaia liluragarri batera gonbidatuko gaitu, erantzunen bila.Horrela, road movie zientifiko honetan, dinosauroen artean ibiliko gara, historiako lehenengo des-desagerpena non eta nola zertu zen ikasiko dugu, Lurraren mugalde izoztuak bisitatuko ditugu mamuten bila, Historiaurreko animalia berpiztuei aurre egingo diegu, eta Neanderthalgo gizaki batekin aurrez aurre topo egingo dugu.
19:00 "5 litro" erakusketaren inaugurazioa
One Healthi buruzko pilotu bat da, Ainhoa Bereziartua (Biogipuzkoako eta EHUko ikertzailea) eta Maddi Astigarraga (ilustratzaile zientifikoa) garatuta. Erakusketa hau proiektu ibiltari bat da, errealitate areagotua erabiltzen duena hiri-osasunari buruzko ezagutzak transmititzeko, eta hiri-inguruneak (airearen kutsadura, zarata, berdeguneak, etab.) pertsonen osasunean nola eragiten duen kontzientziatzeko beharrak eragindakoa. Ainhoa Bereziartuak Inspira Gaztea 2025 saria jaso zuen Kutxa Fundazioaren eskutik, proiektu honen garapenagatik.
Hasiera | 24-10-2025 18:00 |
Amaiera | 24-10-2025 20:00 |
Asteartea, Asteazkena, Osteguna eta Igandea:
10:00-14:00
Ostirala eta Larunbata:
10:00-14:00 / 16:00-19:00
Asteartetik larunbatera:
10:00-20:00
Igandeetan:
10:00-14:00
Bisita gidatuak (ordua eskatzeko telefonoa 943 639 353).
Igandero 11:00etan: Partikularrentzako bisita gidatua Xantalen aztarnategi arkeologikora. PREZIOA: 5,75 €