Europako Arkeologia Jardunaldia

Europako Arkeologia Jardunaldia
HITZALDIA: "Gizarte neandertalak mendebaldeko Pirinioetan, 100 urte baino gehiagoko ikerketa arkeologikoen ondoren", Joseba Ríos Garaizarren eskutik

Oiasso Museoak "NEANDERTALAK" ERAKUSKETAREN HITZALDI ZIKLOA antolatu du, EUROPAKO ARKEOLOGIA JARDUNALDIAK DIRELA ETA

Hiru egunetan, ekainaren 11, 12 eta 13an, Joseba Ríos Garaizar eta Asier Gómez Olivencia erakusketako komisarioek, Ana Belén Marín-Arroyo aurrehistorialariarekin batera, neandertalen ikerketan egindako aurrerapen berrienak partekatuko dituzte publikoarekin. Neandertalak 300.000 urte baino gehiagoz bizi izan ziren Europan, eta haien konplexutasunak, adimenak eta desagertzearen misterioak liluratzen jarraitzen dute.

Programatutako hitzaldiak:

Ekainak 11, asteazkena, 19:00

"Gizarte neandertalak mendebaldeko Pirinioetan, 100 urte baino gehiagoko ikerketa arkeologikoen ondoren", Joseba Ríos Garaizarren eskutik.

Hitzaldi honetan, Euskal Herriko neandertalei buruzko ikerketaren mugarri garrantzitsuenen errepasoa egingo da, eta nola neandertalek modu esanguratsuan lagundu duten mundu zaharraren zati handi batean 200.000 urte baino gehiagoz bizi izan zen gizateria honen egungo irudia eratzen.

Joseba Ríos Garaizar Bizkaiko Foru Aldundiko arkeologo teknikaria da. Euskal Herriko gizarte neandertalei buruzko 25 urteko ikerketan, Mendieta, Axlor, Arlanpe, Askondo, Aranbaltza, Amalda I eta Amalda III aztarnategietan indusketak zuzendu ditu. Ekarpen garrantzitsuak egin ditu neandertalen bizimoduei eta historiari buruz, artikulu zientifiko eta monografia askotan argitaratuak, eta Iberiar penintsulako zurezko tresnarik zaharrenaren aurkitzailea da.

 

Informazio Gehigarria

Hasiera 11-06-2025 19:00
Amaiera 11-06-2025 20:00
Tokia Oiasso Erromatar Museoa

Kokapena