Oiasso Museoak "NEANDERTALAK" ERAKUSKETAREN HITZALDI ZIKLOA antolatu du, EUROPAKO ARKEOLOGIA JARDUNALDIAK DIRELA ETA
Hiru egunetan, ekainaren 11, 12 eta 13an, Joseba Ríos Garaizar eta Asier Gómez Olivencia erakusketako komisarioek, Ana Belén Marín-Arroyo aurrehistorialariarekin batera, neandertalen ikerketan egindako aurrerapen berrienak partekatuko dituzte publikoarekin. Neandertalak 300.000 urte baino gehiagoz bizi izan ziren Europan, eta haien konplexutasunak, adimenak eta desagertzearen misterioak liluratzen jarraitzen dute.
Programatutako hitzaldiak:
Ekainak 13, ostirala, 19:00
"Neandertalak: teknika berriak eta aurkikuntza berriak", Asier Gómez Olivenciaren eskutik.Hitzaldi honetan giza talde honen paleobiologiaren errepasoa egingo da, lurraldean aurkitutako erregistro fosila errepasatuko da eta El Polvoríneko (Karrantza) I. leizean egindako aurkikuntza berriak aurkeztuko dira.
Asier Gómez Olivencia, Euskal Herriko Unibertsitateko giza eboluzioan eta kuaternarioan aditua den paleontologoa da. Bere doktore-tesia Atapuercako Ikerketa taldean egin zuen, eta oraindik ere talde horretakoa da. Euskal Herriko, Frantziako eta Belgikako aztarnategietako fosil neandertal ugari identifikatu eta argitaratu ditu. Gaur egun, El Bolvoríneko (Karrantza) I. leizeko aztarnategia zuzentzen du, eta neandertal arkaikoen aztarnak aurkitu dira bertan.
Hasiera | 13-06-2025 19:00 |
Amaiera | 13-06-2025 20:00 |
Tokia | Oiasso Erromatar Museoa |
Asteartea, Asteazkena, Osteguna eta Igandea:
10:00-14:00
Ostirala eta Larunbata:
10:00-14:00 / 16:00-19:00
Asteartetik larunbatera:
10:00-20:00
Igandeetan:
10:00-14:00
Bisita gidatuak (ordua eskatzeko telefonoa 943 639 353).
Igandero 11:00etan: Partikularrentzako bisita gidatua Xantalen aztarnategi arkeologikora. PREZIOA: 5,75 €