DIES OIASSONIS. Erromatar jaialdia 2026

DIES OIASSONIS. Erromatar jaialdia 2026
DIES OIASSONIS ERROMATAR JAIALDIAREN XV. EDIZIOA
UZTAILAK 14-19 

ONGI ETORRI DIES OIASSONIS ERROMATAR JAIALDIRA!

Hastera doa Dies Oiassonis birsortze historikoaren jaialdiaren XV. edizioa, eta xedea hala denez, berriz ere Irungo erromatar iragana, Oiasso zaharra, ezagutaraziko zaio jendeari. Irundarrek eta bazter guztietatik etorritako jendeak zesarren garaia birsortzen dute egun batzuetan, jarduera askotarikoak eginez (antzerkia, musika, gastronomia, legionarioak, gladiadoreak, artisautza…).

Dies Oiassonis 2026 programa osoa laster deskargatu ahal izango duzu hemen.

Zatoz erromatarren garaiko bizimodua ikusiz gozatzera! Ausartzen al zara erromatarrez mozorrotuta etortzen?!

ERROMATAR PINTXOAREN IBILBIDEA
UZTAILAK 10-19

 

11:00-14:30 / 17:00-20:30
ERROMATAR AZOKA

Luis Mariano Plaza, Fermin Calbetón, Foren Karrika, Jenaro Etxeandia

12:00
INAUGURAZIOA- ARS FATUM ERAKUSKETA

Ars Fotum erakusketak Venusen 22 maskarak osatutako bilduma erakusten du. Maskara horiek Terracota Méridako artisau Samuel López-Lagok eta Pérez Vinagre anaiek diseinatuak dira, eta mitologian eta Méridako Teatro Klasikoaren Nazioarteko Jaialdian dute inspirazio iturri. Maskara horiez gain, diseinatzaileen jatorrizko xaflak mirestu ahal izango dira. Arrakasta ugari bildu dituen bilduma da Ars Fatum: besteak beste, Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalean. Gainera, finalista izan zen Artisautzako Sari Nazionaletan, eta 2020an Dubaiko Nazioarteko Erakusketan egon zen ikusgai. Diseinua eta artisautza, artisautza eta diseinua, eskutik hartuta doan kultura klasikoak bultzatuta.

Lekua:  Museo Oiasso
Sarrera: doan

17:00 - 20:30
AZOKAIRUDIKAPEN HISTORIKOAK, ERROMATARREN MUNDUKO ARTISAUAK ETA ARTISAUTZA

Lekua: Oiasso Museoko plaza eta Almudena Grandes plazatxoa
Norentzat: Guztientzat

17:00
LEGIONARIOEN KANPAMENTUA
OIASSO BIRSORTZE HISTORIKOKO ELKARTEA

V. legioak bere kanpamentua ezarri du Oiasson, eta aukera ematen digu erromatar legionarioak nola janzten ziren jakiteko, orain dela bi mila urteko armadurak, kaskoak, estandarteak eta armak ezagutzeko… Bertaratutakoek legionarioen jantzi eta kanpadenda ikusgarriekin argazki bat egiteko aukera izango dute.

Lekua: Almudena Grandes plazatxoa

17:00
TAILERRA: ERROMATAR LARRUGINTZA
OIASSO BIRSORTZE HISTORIKOKO ELKARTEA

Larrua eta feltroa oinarrizko lehengaiak ziren erromatarren garaian askotariko osagarriak egiteko. Bada, nola egiten zituzten ikasiko dugu, antzinako patroi, tresna eta prozedurak erabiliz.

Lekua: Almudena Grandes plazatxoko standa
Sarrera: Doan

17:00
TAILERRA: ERROMATAR ZERAMIKA
OIASSO BIRSORTZE HISTORIKOKO ELKARTEA

Erromatar munduan, nolanahiko zeramika beharrezkoa zen egunerokoan, eta gaur egun plastikoa bezainbat erabiltzen zen. Bada, zeramikazko ontziak moldatzen eta dekoratzen ikasiko dugu.

Lekua: Almudena Grandes plazatxoko standa
Sarrera: Doan

17:00
TAILERRA: KAPITEL KLASIKOAK
SEXTO MARIO

Erromako eskulturak eta tenpluak kolore bizikoak ziren. Bada, tailer honetan parte hartzen duten haurrek eskaiolazko kapitelak eta zutabeak, joniarrak, doriarrak eta korintoarrak, koloreztatu ahal izango dituzte.

Lekua: Oiasso Museoko plaza
Norentzat: 10 urtetik gorakoentzat
Iraupena: 45 min.
Przioa: 5€

17:30
FULGUR. ARGIAZTAPENA ERROMATARREN GARAIAN
ARTIUM AC VITAE

Erromatarren garaian etxebizitzak, lantegiak, meategiak, tenpluak eta abar argiztatzeko hainbat metodo erabili zituzten. Horien artean, aipatzekoak dira zeramikazko argimutilak, askotarikoak. Bisitariek Antzinaroan argia edukitzeko erabili zituzten askotariko tresnen berri izango dute.

Lekua: Oiasso Museoko plaza
Norentzat: Guztientzat

17:00
ERROMATARREN MULSUM ARDOA
COLLEGIVM EMERITAE

Antzinako erromatarren ardo moten artean mulsum deritzona izan zen hedatuenetako bat; ardo goxoa zen, Collumelaren arabera eztiz ontzen zena. Bisitariek bisigodoek ere estimu handian zuten ardo berezi hori egiteko prozesua ezagutzeko aukera izango dute.

Lekua: Oiasso Museoko plaza
Norentzat: Guztientzat

17:30
ANNULARIUS. ERAZTUNAK FABRIKATZEKO TEKNIKEN ESPLIKAZIOA
ARTIUM AC VITAE

Bitxigintzak garapen handia izan zuen Erromatarren Inperioaren garaian, harribitxi ugari eskuratzeko sarbidea izan baitzuten. Bisitariek eraztunak nola fabrikatzen zituzten ikasteko aukera izango dute, baita erabiltzen zituzten teknikak eta modelo historikoak ere.

Lekua: Oiasso Museoko plaza
Norentzat: Guztientzat

18:00
TAILERRA: SKRIBA. IDAZKETA ANTZINAKO ERROMAN
ARTIUM AC VITAE

Antzinako erromatarrek bezala idazten ikasi nahi al duzu? Tailer honek Antzinako Erroman idazteko erabiltzen zituzten materialak eta tresnak ezagutzeko eta orain dela bi mila urte idazteak zekartzan erronkei aurre egiteko aukera emango dizu.

Lekua: Oiasso Museoko plaza
Norentzat: Helduentzat
Sarrera: Doan
Iraupena: 90 min.

18:00
TAILERRA: ERROMATAR JOSTAILUAK
SEXTO MARIO

Erromatar haurrek askotariko jostailuak eta panpina zituzten. Tailer honetan bertaratutakoei zurezko jostailu bat egitea, animaliaren formarekin eta gurpiltxoekin proposatuko diegu. Jostailu horietako gehienak gure garaira arte iritsi dira haurren hilobietan utzitako ostilamendu gisa kontserbatuta, eta, horri esker, leiho txiki bat dugu erromatarren munduko txikienen bizitzari begiratu bat emateko.

Lekua: Sexto marioren Standa. Oiasso Museoko plaza
Norentzat: 6 urtetik gorakoentzat
Iraupena: 45 min.
Prezioa: 5 €
 
18:00
GASTRONOMIA JARDUNALDIAK

Erromatarren garaiko elikadurari eta kultura gastronomikoari buruzko hitzaldi dibulgatzaileak, antzinako historian eta sukaldaritzan adituak direnen eskutik eskainiak. Bidaia bat antzinako Erromako zaporeetara, osagaietara eta sukaldaritzako ohituretara.

Lekua: Oiasso Museoko portu aretoa
Norentzat: guztientzat
Sarrera: Doan

19:00
TAILERRA: KASKOAK ETA DIADEMAK
SEXTO MARIO

Erromatar legionarioena eta ehuntariena bezalako kasko bat egingo dugu, eva goma erabiliz, baita erromatar emakume aberatsek erabiltzen zituztenak bezalako diademak ere.

Lekua: Oiasso Museoko plazako standa
Norentzat: 6 urtetik gorakoentzat
Sarrera: 5€
Iraupena: 45 min.

19:30
OIASSO HITZALDIA: ERROMATARRAK GARA, OHARTZEN EZ BAGARA ERE
EMILIO DEL RÍO

Lekua: Termen kanpoko plaza
Norentzat: Guztientzat
Sarrera: Doan
Iraupena: 60 min.

21:00
ANTZERKIA: IRUGURUTZETATIK MENDIRA
LUDO THEATRUM

Irugurutzetatik mendira guztiz bestelakoak diren bi mundu aurrez aurre jartzen dituen komedia da: alde batetik, erromatarren diziplina, anbizioa eta ustezko finezia, eta, bestetik, bertako biztanleen trebetasuna, askatasuna eta ezin iragarrizko izaera. Korapiloen, gaizki ulertze kulturalen eta egoera zentzugabeen bidez, inbaditzaileen eta autoktonoen arteko elkarbizitza benetako gudu zelai bihurtzen dela erakusten du lanak… hori bai, umorez beteta. Huts egindako estrategien, zauritutako harrotasunen eta ustekabeko aliantzen artean, historiak gogorarazten digu konkista garaietan ere barrea izan daitekeela armarik eraginkorrena.

Lekua: Termen kanpoko plaza
Norentzat: 10 urtetik gorakoentzat
Sarrera: Doan
Iraupena: 50 min.

21:30
CONVIVIUM IN CIRCUS ROMANUS
ERROMATAR AFARIA ETA IKUSKIZUNA

Animatu antzinako erromatarrak bezala janztera!

Lekua: San Juan plaza
Sarrerak: 30 € (Turismo bulegoan eta irunkultura.sacatuSarrera.es helbidean). https://irunkultura.sacatuentrada.es/es/entradas/cinvivium-1

 

Informazio Gehigarria

Hasiera 17-07-2026 11:00
Amaiera 17-07-2026 23:00
Tokia Oiasso Erromatar Museoa

Kokapena